Ekainaren 5ean eta 6an EFAren Batzar Nagusia burutu zen Gandian, Valentziar Herrian. Irekiera ekitaldian, Lorena Lopez de Lacalle Arizti Europako alderdi subiranisten batzarreko presidenteak eta alderdiko Nazioarteko Politika idazkariak, Carlos Garaikoetxea Urriza Eusko Alkartasunako sortzailearen europako garaia goraipatu zuen. Gogora ekarri zuen eurodiputatu eta EFAko lehendakariak, 1989ko Batzar Nagusian jada, euskara hutsean egin zuela bere...
Garaikoetxea lehendakaria, nazioa, herria, eta herritarren beharrak beste edozein interesen aurretik jarri dituen estatu-politikaria izan da
Garaikoetxea Lehendakariaren heriotzak uzten duen hutsune humanoa eta politikoa izugarria da Eusko Alkartasunarentzat bereziki, eta Euskal Herriarentzat oro har. Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria diktaduraren ondoren. Gernikako Estatutua eta, beraz, ezagutzen dugun EAEko erakunde-eraketaren aita. Euskararen defendatzaile sutsua. Baina, batez ere, herri honek bizi izan dituen erronka erraldoien aurrean beti tinko azaldu den abertzale petoa...
Abian da gure biltzar prozesua
Azaroaren 28 eta 29ko asteburuan Arrasaten burutuko dugu XV. Ohiko Biltzar Nazionala. Biltzarraren prozesua abian jarri da jada, alderdiaren Nazio Batzarrak, atzo Gasteizen egindako bileran, onetsi ostean. Biltzarrak, ohi bezala, ponentzia politikoa eta estatutarioa izango ditu, eta egungo Nazio Zuzendaritzaren berritzea ekarriko du. Izan ere, Eba Blanco de Angulo idazkari nagusiak, urtarrilean iragarri zuen ez duela Eusko Alkartasunako buru...
Blanco: “Otsailaren 23koen ondoren, Estatuak Euskal Herrian eskubide urraketei inguruko dokumentuak desklasifikatu behar ditu”
Idazkari nagusiak Gasteizen Martxoaren 3a, 78ko Sanferminak, Zabalza kasua eta GALenak aipatu ditu Bermeon ospatutako Itsas Gudari Egunean Itsas Gudari Eguna, Alkartasuna Fundazioarekin batera urtero Gerra Zibilean Euzkadiko Gudontzidiko gudariak omentzeko antolatzen dugun deialdia, gaur ospatu dugu Bermeon. Hitzorduak bi ekitaldi izan ditu aurten ere. Lehena, Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskulturan, Naiara Fernandez...
Euskal Errepublikarantz burujabetzan aurrera egiteko estatus politiko berri baten beharraren inguruan garatuko da aurtengo Itsas Gudari Eguna
Matxitxakoko omenaldiaren ondoren, Pello Otxandiano Kanpo, Idurre Bideguren Gabantxo, eta Edriga Aranburu Agirrerekin solasaldia izango da Bermeon Itsas Gudari Eguna, hots, Gerra Zibilean Euskadiko Gudontzidiko gudariak omentzeko ekitaldia, martxoaren 1ean, igandean, antolatu dugu Bermeon Alkartasuna fundazioarekin batera. Hitzorduak bi ekitaldi izango ditu aurten ere. Lehena, Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskulturan Naiara Fernandez...
Maiorga Ramirezek Eusko Alkartasunan primarioak deitu behar izateko aurkeztutako alegazioa atzera bota du Justiziak
“Eusko Alkartasunak epaian agindutakoa bete du”, dio autoak, bide arruntetik helegiterik jartzeko aukerarik ez dagoela adieraziz Arabako Probintzia Auzitegiko 1. sekzioak auto bat igorri du Maiorga Ramirezen alegazioa ezesteko (Gasteizko lehen instantziako 7. epaitegiaren aurreko autoari, non primarioen eskaera artxibatzen zen) eta, beraz, arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari. Alderdiak ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin...





