Azaroaren 28 eta 29ko asteburuan Arrasaten burutuko dugu XV. Ohiko Biltzar Nazionala. Biltzarraren prozesua abian jarri da jada, alderdiaren Nazio Batzarrak, atzo Gasteizen egindako bileran, onetsi ostean.
Biltzarrak, ohi bezala, ponentzia politikoa eta estatutarioa izango ditu, eta egungo Nazio Zuzendaritzaren berritzea ekarriko du. Izan ere, Eba Blanco de Angulo idazkari nagusiak, urtarrilean iragarri zuen ez duela Eusko Alkartasunako buru izaten jarraituko.





