Ekainaren 5ean eta 6an EFAren Batzar Nagusia burutu zen Gandian, Valentziar Herrian. Irekiera ekitaldian, Lorena Lopez de Lacalle Arizti Europako alderdi subiranisten batzarreko presidenteak eta alderdiko Nazioarteko Politika idazkariak, Carlos Garaikoetxea Urriza Eusko Alkartasunako sortzailearen europako garaia goraipatu zuen. Gogora ekarri zuen eurodiputatu eta EFAko lehendakariak, 1989ko Batzar Nagusian jada, euskara hutsean egin zuela bere diskurtsoa. “Beti aitzindari, eta beti ausart”, adierazi zuen. Bestalde, Eba Blanco de Angulo alderdiaren idazkari nagusiak ere lehendakariari eskaini zizkion bere hitzaldiko lehen hitzak. “Estatu eta herri politikaria izan zen, beti justizia soziala, giza eskubideak, bakea, eta Estaturik gabeko nazioen subiranotasuna beste gauza batzuen gainetik jarri zituena. Garaikoetxea Euskal Herriaren historia da, eta Europaren historia ere bada, eta horregatik bidezkoa da gaur eta beti bera gogora ekartzea”, adierazi zuen alderdiko buruak hemizikloaren txalo-zaparrada jaso aurretik.
Jarraian, Eusko Alkartasunaren izenean, Blancok trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko mozioa aurkeztu zuen, gehiengoz onartua izan zena. Laburbilduz, ekimenak eskatzen zuen klima-aldaketa Europako politika publiko guztietan txertatzea, prebentzio- eta aurrea hartzeko ekintzak abiatzea, baita erakundeen gidaritza eta gizarte-erantzunkidetasuna ere.
Halaber, gure Alkartasuna Fundazioak Gandiako hitzorduan parte hartu zuen ALEko Coppieters fundazioaren bitartez.

eba

 

 

 

lor