Gaurkotasuna
Eusko Alkartasunak kurtso politikoari hasiera emango dio igandean Gasteizen alderdiaren 36. urteurrena ospatuz
Eusko Alkartasunak igande honetan, irailak 4, bere 36. urteurrena ospatuko du. Ospakizuna Gasteizen izango da, 1986. urtean alderdia jaio zen hirian. Efemeride hau dela eta, Eba Blancok gidatzen duen alderdiak kurtso politiko berriari hasiera emango dio. Krisi energetikoagatik, krisi ekonomikoagatik, eta gorantza doazen lan-gatazken ondorioengatik ikasturte politiko honetarako ‘udazken beroa’ aurreikusita dago. Egoera horri aurre egiteko Eusko...
Eusko Alkartasunak proposatutako amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa sortzea onartuko du Espainiako Kongresuak
Espainiako Kongresuko Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordeak amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzeko lege-proposamena onartuko du gaur. Lege-proposamen hau Eusko Legebiltzarrean Juanjo Agirrezabala Eusko Alkartasunako legebiltzarkidearen ekimenez onartutako proposamen baten emaitza da. 2011n Agirrezabalak hasitako lanek jarraipena izan dute Eba Blanco EH Bilduko legebiltzarkide eta Eusko Alkartasuneko...
Idurre Bideguren ikus-entzunezko komunikazioaren lege-proiektuari buruz: “Sentitzen dugu aukera bat galdu dela lege aurrerakoi bat egiteko”
Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak ikus-entzunezko komunikazioaren lege-proiektuari buruzko eztabaidan parte hartu du. “Gure ustez, beharrezko legea da, bizi izan diren aldaketa guztietara egokitu behar delako”. “Alde positibo batzuekin datorren legea da, aitortu behar da, eta alde horietako batzuk hobetu egin dira sartu ditugun zuzenketekin. Baina sentitzen dugu aukera bat galdu dela lege aurrerakoi bat egiteko. Erakundeen ahultasuna ikusi...
“Demokrazia aurreratu eta modernoaren alde egiten duen gizarte batek adierazpen-askatasuna bermatuta izan behar du”
Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak kode penala aldatzea proposatu du Osoko Bilkuran, Koroaren aurkako irainak despenalizatzeko. EH Bilduren eta ERCren lege-proposamena aintzat hartzea onartua izan da. Idurre Bidegurenek adierazi duenez, “EH Bilduk hainbat arrazoi ditu proposamen hori egiteko. Alde batetik, legezkotasunagatik, indarrean dagoen legediak nazioarteko hitzarmenen eskakizunak bete behar dituelako. Baina, gainera, demokrazia...
Gasolioaren prezio gorakadaren aurrean atunontziak Espainiako Gobernuaren laguntzetatik kanpo ez uzteko eskaria luzatu dio Bidegurenek Plana ministroari
Senegalen lotuta dauden itsasontzien laguntza ere eskatu du Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak Luis Planas Puchades Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari galdetu dio arrantza-ontzidiaren zati bat (atunontziak) erregai-litroko 20 zentimoko bonifikaziotik kanpo utziko duen”. Idurre Bidegurenek gogorarazi du “gasolio-gastua kostuen zati handiegia dela”.” Hori dela eta, atunontzi batzuen egoera itogarria da, eta gogoratu behar da...
Lorena López de Lacalle berriz izendatu dute EFAko presidente
Lorena López de Lacalle, Eusko Alkartasuneko Nazioarteko Politikako idazkaria, aukeratu dute berriro Europako Aliantza Libreko (EFA ingelesez) presidente, europar alderdiak Las Palmas Kanaria Handikoan egin duen Batzar Orokorrean. Lopez de La Callerekin batera, Europako alderdi independentista eta subiranistetako beste 14 kide egongo dira zuzendaritzan, hoien artean Jordi Solé Esquerrako eurodiputatua Idazkari Nagusi bezala errepikatzen. EFAko...
ALEk migratzaileen giza eskubideen aldeko EAren mozioa onartu du
Eba Blancok migratzaileen heriotzak salatu ditu Euskal Herrian Las Palmas Kanaria Handikoan bildu den Europako Aliantza Librearen Batzar Nagusiak onartu egin du Eusko Alkartasunako idazkari nagusia den Eba Blancok migratzaileen giza eskubideen alde aurkeztutako mozioa. Gainera, Eusko Alkartasunak Esquerra, BNG, Més-Compromis, Nueva Canarias eta PSM-Entesa Nacionalista alderdiekin batera aurkeztutako mozioa ere onartu da, Mendebaldeko Saharak...
“Sektore Publikoaren legeak errealitate konplexu eta poliedrikoari erantzun behar ziola defendatu dugu”
Leire Pinedok, EH Bilduko Legebiltzarkideak, Euskal Sektorek publikoaren legearen eztabaidan hitz egin du Parlamentuko Osoko Bilkuran eta koalizioaren abstentzioa defendatu du. “Bide luzea izan du lege honek 2014an Administrazio Publikoaren legearen izenarekin aurkeztu zenetik lehen aldiz”, gogoratu du. “Ibilbide luzea, euskal sektore publikoaren antolaketa definitzeko eta XXI. mendera egokitzeko: gobernantza modu berriak, politiken ebaluazioa,...
Eusko Alkartasunak Las Palmas Kanaria Handikoan parte hartuko du Europako Aliantza Librearen Batzar Nagusian
Saharako kausa, klima-aldaketa eta migrazio-politikak izango dira konklabearen ardatzak Eusko Alkartasunak Europako Aliantza Librearen Batzar Nagusian parte hartuko du maiatzaren 12tik 14ra, Las Palmas Kanaria Handikoan. Batzarra Mendebaldeko Sahararen autodeterminaziorako eskubideari buruzko konferentziarekin hasi da, Espainiako Gobernuaren norabide politikoa baztertuz eta bide bakarra nazioarteko zuzenbidearena dela berretsiz. Batzarrean 25...
Estitxu Martinez de Iturrate: “Klima larrialdiari aurre egiteko trantsizio ekologikorako pauso ausartak eman behar dira”
Eusko Alkartasunak Arabako Koordinaziorako Lurralde Batzordea eratu du. Bertan, Estitxu Martinez de Iturrate koordinatzailea da eta Patxi Martínez de Albeniz, Aitziber Salazar eta Iñigo Martinez Cerrillo bokalak. Haiekin batera izango dira Nerea Martinez Cerrillo Batzar Nagusietako ordezkari bezala eta Naroa Velasco Gazte Abertzaleakeko Arabako ordezkaria. Estitxu Martinez de Iturratek adierazi du “klima larrialdiari aurre egiteko trantsizio...