Otsailaren 6an lurra dar-dar egin zuen Kurdistanen. Komunikabideek etengabe hitz egiten dute Turkiaz eta Siriaz, baina ez dute esaten gehienak herrialde kurduak direla. Eta beharrezkoa da hori azaltzea, horrela hobeto ulertzen baita zergatik Turkiak eta Siriak denbora behar izan zuten biktimei laguntzeko; zergatik Erdoganek Larrialdi Egoera ezarri zien hiru egunetan turkiar aldean, eta zergatik zentralizatu duen larrialdietarako laguntza guztia...
EAJk De Miguel babestea errefusatu du Eusko Alkartasunak
“Ortuzarrek PPrekiko bere alderdiaren ezberdintasuna zein den azaldu behar du”, adierazi du Blancok EAJk Alfredo de Miguel, Arabako Probintzia Auzitegiko epaiaren arabera diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik kondenatuta dagoen Arabako alderdiko bigarren buru ohia, HAZI landa eta itsasertzeko garapenerako sozietate publikoaren gerentzietako baten aurrean mantentzen duela errefusatu du Eusko Alkartasunak. Eba Blanco Idazkari Nagusiak adierazi...
Epaitegiek berriro gaitzetsi dituzte Eusko Alkartasunaren Biltzarraren aurka eskatutako kautelazko neurriak
“Behin betiko alderdiaren proiektu politikoan lan egitea nahi dugu, eta ez egunero azpikoko juridikoetan korapilatuta ibiltzea”, eskatu du Eba Blanco idazkari nagusiak Gasteizko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak berriro eman dio arrazoia Eusko Alkartasunaren zuzendaritzari, ez baititu onartu Bilbon asteburu honetan egingo den Biltzar Nazionalaren aurka sektore kritiko deritzonak eskatutako kautelazko neurriak. Beraz, Biltzarra legezko berme...
«Familia guztientzako zerbitzuak eta prestazioak bermatu behar dira, eta arreta berezia eskaini behar zaie premia handienak dituztenei, eta, horretarako, ikuspegi progresiboa aplikatu behar da»
Nerea Martinez EH Bilduko batzarkideak Elkarrekin Arabak aurkeztutako mozio baten eztabaidan parte hartu du gaur, Araban guraso bakarreko familiei berme guztiekin babesa emateko arau-esparru bat ezartzeko. Ildo horretan, EH Bilduk ordezkapen-zuzenketa bat aurkeztu du, 3 puntukoa, eta talde proposatzailearekin akordio batera iritsi da bi gairen inguruan. Lehenik eta behin, “dauden familia unitateen aniztasuna eta, beraz, errealitatera egokitzeko...
“Ezin dugu ahaztu sistemaren zutabeak birplanteatu behar direla, covid-ak dauden ahuleziak agerian jarri besterik ez baitzuen egin”
Iker Rahona EH Bilduko Bizkaiko batzarkideak PPk Bizkaian aurkeztutako arauz besteko proposamenaren aurrean koalizioaren abstentzioa defendatu du. Proposamen hori autonomoentzako zuzeneko laguntzak abian jartzeari buruzkoa zen, baldin eta ibilbide profesionalean arrakastarik izan ez badute. Rahonak gogorarazi duenez, “pandemiak eragindako krisiaren ondorio sozioekonomikoak direla eta, enpresa txiki askok, beren kudeaketaren atzean pertsona...
Estitxu Martinez de Iturrate: “Klima larrialdiari aurre egiteko trantsizio ekologikorako pauso ausartak eman behar dira”
Eusko Alkartasunak Arabako Koordinaziorako Lurralde Batzordea eratu du. Bertan, Estitxu Martinez de Iturrate koordinatzailea da eta Patxi Martínez de Albeniz, Aitziber Salazar eta Iñigo Martinez Cerrillo bokalak. Haiekin batera izango dira Nerea Martinez Cerrillo Batzar Nagusietako ordezkari bezala eta Naroa Velasco Gazte Abertzaleakeko Arabako ordezkaria. Estitxu Martinez de Iturratek adierazi du “klima larrialdiari aurre egiteko trantsizio...