GRIS DUGU BERDEA Ingurumenaren Munduko Eguna da ekainaren 5a, mundu jasangarri bat, bizitzaz betetako planeta aldarrikatzeko beharko lukeen eguna. Ekainak 5 honetan guda deklaratu nahi diegu kutsatzea merkeegi irteten zaien horiei, Ama lurra erasotzea helburu duten horiei, natura salgai dagoela uste duten horiei, eta batez ere, horrelako pentsamendua eta jokaera zilegi dela irudikatzen duten botere eta buruzagiei. Politika irmo,...
Beldur guztien gainetik, zapi guztien azpitik; ahizpatasunetik askatasunera
Espazio publikoari izua eduki behar diogula, botereak ikaratu behar gaituela, zaintza lanetan gure eskubideak aldarrikatzearen beldur izan behar garela… Pandemia baten erdian konfinatuta egon beharrak gauza asko erakutsi dizkigu; erakutsi digu nola emakumeok egiten ditugun zaintza lanik gabe, gizarte honek ezin du iraun. Erakutsi digu zaintza lan horiek emakumeon bizkar jarriz, sistema aberastu egiten dela, bizitzak eta ongizatea pobretzen...
Beltz dugu berdea
Ekainak 5a Ingurumenaren nazioarteko eguna da, eta berdea izan behar zuen eguna ( 365 etik 1 behintzat!) belztu digute guztiz. Artikoan 21.000 TONAko petroleo isuriak sortutako ingurumen alarmarekin esnatu gara, Norilskeko zentral Termoelektrikoan gertatutako istripu baten ondorioz. Ingurumenaren Munduko Eguna da, mundu jasangarri bat, oxigenoz eta bizitzaz betetako planeta bat aldarrikatzeko beharko lukeen eguna. Gaurko egunean, inoiz baino...
Maiatzak 1 – Zaindu zaintzen zaituen hori
Aurtengo maiatzaren lehengoan zaintza erdigunera ekarri nahi dugu, mugimendu feministaren aldarriari jarraituz; langileon zaintza, lan baldintzen zaintza, lan duinaren zaintza eta noski lanaren beraren zaintza. Izan ere, hauteskunde urte honetan, kanpaina ezberdinek estali dituzte kaleetan eman diren aldarriak, geldialdiak eta grebak. Eta asko izan dira. Sektore oso ezberdinetakoak, eremu publiko zein pribatukoak, eta enpresa, erakunde eta hiri...
Orain Errepublikak
Akordioa sinatu du EH Bilduk EAren kide historikoa den Esquerra Republicana de Catalunya alderdiarekin hauteskunde orokorrei begira, apirilaren 29tik aurrera elkarrekin lan egiteko Espainiako Kongresuan eta Senatuan. Hauek dira akordioaren ardatz nagusiak: o Nazio bien burujabetza eskubidearen defentsa. o Preso politiko guztien askatasuna eskatzen da, eta exiliatuen buelta. o Errepresioaren aurka eta oinarrizko eskubideen aldeko borroka. o...
INDARKERIA MATXISTAREN EGUNARI BURUZKO HAUSNARKETA
Iritsi da aurten ere azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna. Oraindik ere ezinbestekoa da indarkeria matxistari aurre egitea, oraindik ere gogorarazi behar dugu indarkeria matxista Giza Eskubideen urraketa dela. Oraindik ozen esan behar dugu aski dela. Tamalez urte bat gehiago ere beharrezkoa da egun hau horretarako erabiltzea. Aurtengo indarkeria matxistaren egunean fokoa justizian jarri da, hain beharrezkoa den gai batean,...