Eba Blanco de Anguloren artikulua Alderdi guztiak, salbuespenik gabe, bete-betean inplikatzen dira Euskal Herriko bake-prozesuan; Eskuin unionistatik hasi eta ezker independentistaraino, agintari gorenak buru, mahai inguruan eseri dira luzeegi pairatzen darabilgun gatazka armatu eta politikoari amaiera emateko moduaz hitz egiteko. “Ezin gara 2036ra iritsi zauri irekiekin. Ezin diogu beste belaunaldi bati ezarri guk bizitako sufrimendua...
Memoria eta aitortza; Osoak eta guztiontzat
“Euskal gizartea gizarte gaixoa da”. Zenbatetan entzun dugun esaldi hau, eta zein erraturik zebiltzan berau ahotan ibiltzen zutenak. Zerbait bada euskal gizartea, herri honetan gertatu denaren oso kontziente da; ez azken 100 urteotako gertakari latzak ahazten ez dituena, memoria duin eta osoa gorde eta aldarrikatzen dituena, biktima guztiei zor zaien erreparazioa aldarrikatzen duena, eta noski, gizarte eta norbanako gisa dagozkion eskubide...
Espainiako gobernuburu ohi Felipe Gonzalez GALeko X misteriotsuaren atzean zegoela bagenekien Euskal Herrian askok
Espainiako gobernuburu ohi Felipe Gonzalez GALeko X misteriotsuaren atzean zegoela bagenekien Euskal Herrian askok. Tamalez, hamarkada asko eta CIAko txosten zaharrak argitaratu behar izan dira hori horrela dela ziurtatzeko. Txosten horiek orain bi aste irten ziren, eta euskal hedabideetan zein gizarteko eragile ezberdinetan oihartzun zabala izanagatik ere, espainiar alderdi politikoek ez dute horren inguruan ikertu nahi. Kongresuan atzera bota...
“Pintadak, egileek defendatzen omen dituzten helburuen kontra doaz: bakegintza, eskubideak eta askatasuna”
Eusko Alkartasunak argi dauka Giza Eskubideak urratzen diren artean, presoen eskubideak hausten diren bitartean – dispertsio neurria iraunaraziz, zigorraren 3/4ak beteta dituztenak edo larriki gaixo daudenak ez libre utziz- ez dugu benetako bakerik izango Euskal Herrian. Bakegintzaren eta elkarbizitzaren aldeko apustuak erabaki ausart eta bateratuak behar ditu, hala beharrez, aurrera egin nahi badugu; presoen aldeko erakundeekin, eta baita...
Biolentzia mota guztien biktimak eskubide guztiekin aitortzea eta euskal preso/erbesteratuen auzia konpontzea, erronkak Arnagako urteurrenean
Bakea zorrozteko garaia dela aldarrikatzen jarraitzen du Eusko Alkartasunak Urtebete igaro da euskal gizarte, bakegintza eta politikagintzako erreferenteak Kanboko Arnaga etxean bildu ginela, ETAren behin betiko amaiera berresteko. Eusko Alkartasunak lan handia egin du bere ibilbide osoan eskenatoki horretara iristeko eta unearen garrantzi historikoa azpimarratzea beharrezkoa ikusten du. Bi erronka nagusi daude oraindik Eusko Alkartasunaren...
Urtebete armagabetzetik
Apirilaren 8an urtea bete zen ETAk armak Bakearen Artisauen esku utzi zituenetik. Urte honetan, bakearen bidean tinko eman dugun pauso bakoitzak elkarbizitzara gerturatu gaitu. Baina urte honetan ere, bakoitzak hausnartu behar du bake eta egia osoa guzti guztiontzat izan dadin, zein ardura hartu dituen, eta hartuko dituen oraindik aurrera. Gogoeta hauek guztiak barnebiltzen dituen Koldobika Jauregiren “Arbolaren egia” eskultura...