Captura de pantalla 2024-01-11 112917Oraindik ateak daude irekitzeko euskal presoen eskubideetan salbuespen-legeek indarrean jarraitzen duten bitartean

 

Eusko Alkartasunak bat egin du Sare Herritarrak larunbatean, urtarrilak 13, Bilbon deitutako Konponbiderako Giltzak manifestazioarekin.

Euskal Herriko beste ehunka eragile soziopolitikorekin batera, bat egin du Bizkaiko hiriburuan publikoki salatzeko salbuespen-legeak dauden bitartean oraindik ateak itxita daudela euskal presoen eskubideei dagokienez.

Gizarteak zenbat eta giltza gehiago izan, orduan eta gehiago itxiko dira zauri mingarriak, eta horrekin batera, aukera berriak irekiko dira benetako bakea eta gure herrian hainbeste nahi eta behar den normalizazioa betiko lortzeko.