Espainiako Kongresuko Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordeak amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzeko lege-proposamena onartuko du gaur. Lege-proposamen hau Eusko Legebiltzarrean Juanjo Agirrezabala Eusko Alkartasunako legebiltzarkidearen ekimenez onartutako proposamen baten emaitza da. 2011n Agirrezabalak hasitako lanek jarraipena izan dute Eba Blanco EH Bilduko legebiltzarkide eta Eusko Alkartasuneko...
Lan istripuekin amaitzeko prekarietateari aurre egin eta prebentzioa landu behar dela aldarrikatu du Otamendik
Egun izurritea bihurtu diren lan istripuekin amaitzeko prekarietateari aurre egin eta prebentzioa landu egin behar dela aldarrikatu du Maider Otamendi legebiltzarkideak gaurko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran, Podemos-Ahal Duguren ekimen baten eztabaidaren harira. Gainera, berriro ere lan arloko eskumen guztiak euskal erakundeen eskuetan izatearen garrantzia azpimarratu du bere hitzartzea Iñaki Errazkin eta Ainhoa Itxaurrandieta zoriontzen hasi...
Eredua da Estatuko Aurrekontuen arazoa, Pinedok azaldu duenez
2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrek euskal jendartearentzako txarrak izan direla eta esan aurtengoak duinak diren pentsioak behintzat bermatu behar dituztela dioen mozioa onartu du gaurko Osoko Bilkuran Eusko Legebiltzarrak, EH Bildu eta gainontzeko ezkerreko botoekin. Leire Pinedo, EAkidea eta EH Bilduko legebiltzarkideak defendatu du bere taldearen jarrera Podemosek aurkeztutako mozioaren eztabaidan. Ekimena koalizioarekin eta PSErekin...
Leire Pinedo: “Erkorekak iragarri dituen murrizketek are argiago uzten dute zerga politika berria behar dela”
Josu Erkoreka Lakuako bozeramaileak gaur bertan egin dituen adierazpenek frogatzen dute zerga erreforma presazkoa eta ezinbestekoa dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ongizate sistema bermatu ahal izateko. Erkorekak berak aitortu duenez, diru-bilketa alorrean Bizkaiko Aldundiak ez ditu aurreikuspenak bete eta, ondorioz, Jaurlaritzak murrizketak egingo ditu 2016ko aurrekontuetan. “Finean, Erkorekak esan duena da EAJk sustatu duen zerga politikak...
Arri Zulaikak euskal sektore publikoan lan erreforma ez aplikatzea proposatu du
Arri Zulaikak sektore publikoan lan erreforma ez aplikatzeko eta 2016ko aurrekontuetan hala jasotzeko eskatu dio gaur Jaurlaritzari, mozio baten bitartez, Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Mozio horren jatorrian dago joan den ekainean Zulaikak berak Angel Toña Enplegu sailburuari egin zion interpelazioa. EAko militante eta EH Bilduko legebiltzarkideak azalpenak eskatu zizkion orduan, ea zer neurri hartu behar zuen Lakuako Gobernuak gazteek...
Amiantoaren Konpentsazio Funtsak kalte-ordainak errazago jasotzea ahalbidetuko du, azpimarratu du Eva Blancok
Legebiltzarreko Enplegu Batzordeak amiantoak eragindako arazoak aztertzeko lantaldearen txostena onartu du aho batez gaur goizean, prozesu luze baten ostean. Izan ere, gaur onartu denaren jatorrian Juanjo Agirrezabalak 2011n EAren izenean aurkeztu zuen mozioa dago, Eva Blanco EH Bilduko legebiltzarkideak gogorarazi duenez. Blancoren iritziz, gaurkoa albiste ona da, Parlamentuak Madrilgo Kongresuari Amiantoaren Konpentsazio Funtsa sortzea eskatu...