Edriga Aranburu, Euskal Herriko Bilduko batzarkideak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Eskaeretarako eta Herritarrekiko Hartu-Emanetarako Batzordean adierazi du taldeak “bere esku dagoen guztia egingo duela”, Forum Filatelikoko iruzurra dela eta herrialdean kaltetutakoek pairatutako galerak konpentsatu ahal izan ditzaten.

Kalkuluen arabera Euskadin 10.000 pertsona baino gehiago daude zigiluen inbertsioan iruzurraren aferan kaltetuta. Horietatik %60 inguru lurralde historikoan bizi dira, eta batez beste 12.000€ baino gehiago inbertitu dituzte. Hartzekodunen lehiaketa amaitu ondoren, kopuru osoaren laurdena inguru berreskuratu ahal izan dute. Hortik aurrera, inbertsioaren eta berreskuratutakoaren arteko aldea PFEZren aitorpenean kendu daiteke errentaren lau kanpainatan zehar. Hala ere, Bizkaian, aitorpenean sar daitekeen maximoa %10ekoa da, aldiz beste lekuetan %25koa.

Aranburuk batzarkide taldearen elkartasuna adierazi die kaltetutako pertsonei, “horietako askorentzat kasu dramatikoa izan da”, esan du. Hain zuzen ere, 16 urte eman dituzte auzitan galerak konpentsatzeko helburuarekin.