Eusko Alkartasunak Europar Batasuneko Espainiaren lehendakaritzak euskal herritarren bizitza hobetzeko balio behar duela uste du

Posted by Prentsa Bulegoa on Mai 9, 2023 in Albisteak, Analisia, Berriak, Ekonomia, Etxebizitza, Europa, Europako Erainkuntza, Euskara, Eusko Alkartasuna, Gai Ekonomikoak, Gaurkotasuna, Gizarte-gaiak, Gizartea, Nazioartea

“Besteak beste, oinarrizko produktuen eta energiaren prezioak mugatzeko eskatuko diogu Sánchezi” aurreratu du López de Lacallek

 

Gaur, maiatzak 9, Europako Eguna ospatzen den egunean, Eusko Alkartasunak aprobetxatu du Pedro Sanchezi Europar Batasuneko presidente den bitartean helaraziko dizkion eskaera nagusien berri emateko. Elikagaien eta energiaren prezioa, genero-indarkeriaren aurkako borroka, hizkuntza gutxituen babesa eta saharar herriaren babesa izango dira, besteak beste, EAk jorratu dituen gaiak.

Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politika idazkaria eta EFA alderdi europarraren lehendakaria den Lorena López de Lacallek Europako egungo ereduak ez dituela euskal herritarren beharrak asetzen eta gauza gehiago egin daitezkela eta egin behar direla esan du. “Beste Europa bat behar da eta horregatik ekintza argiak eta aldaketak eskatuko behar zaizkio Sánchezi”, adierazi du.

López de Lacallek azaldu du espainiar presidentziari “Estatuak iristen ez diren edo iritsi nahi ez duten gauzak” eskatuko dizkiotela; adibidez, oinarrizko produktuen edo energiaren prezioak mugatzea.

“Honekin batera mugarik gabeko osasuna eta hezkuntzarako baliabideak mobilizatzea, eta genero-indarkeriaren aurkako europar araudi berria lehenbailehen onartzea eskatuko diogu Sánchezi”, gehitu du. Gainera, “hizkuntzen osasuna gobernuen siglen mende egon ez dadin Europako herri guztien hizkuntza-aniztasuna sustatu eta babestea aldarrikatuko da”.

Nazioartean, EAk eskatuko du Europak Kosovo onartzea eta Europar Batasunan sartzea eta Saharako herriari laguntzea bere independentziaren aldeko borrokan.

Eusko Alkartasunak Europar Batasuneko Espainiaren lehendakaritzak euskal herritarren bizitza hobetzeko balio behar duela uste du

Posted by Prentsa Bulegoa on Mai 9, 2023 in Albisteak, Analisia, Berriak, Ekonomia, Emakumea, Etxebizitza, Europa, Europako Erainkuntza, Euskara, Eusko Alkartasuna, Gai Ekonomikoak, Gaurkotasuna, Gizarte-gaiak, Gizartea, Hezkuntza, Nazioartea

“Besteak beste, oinarrizko produktuen eta energiaren prezioak mugatzeko eskatuko diogu Sánchezi” aurreratu du López de Lacallek

 

 

Gaur, maiatzak 9, Europako Eguna ospatzen den egunean, Eusko Alkartasunak aprobetxatu du Pedro Sanchezi Europar Batasuneko presidente den bitartean helaraziko dizkion eskaera nagusien berri emateko.  Besteak beste, elikagaien eta energiaren prezioa, genero-indarkeriaren aurkako borroka, hizkuntza gutxituen babesa eta saharar herriaren babesa izango dira gai horietako batzuk.

 

Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politika idazkaria eta EFA alderdi europarraren lehendakaria den Lorena López de Lacallek Europako egungo ereduak ez dituela euskal herritarren beharrak asetzen eta gauza gehiago egin daitezkela eta egin behar direla esan du. “Beste Europa bat behar da eta horregatik ekintza argiak eta aldaketak eskatuko behar zaizkio Sánchezi”, adierazi du.

 

López de Lacallek azaldu du espainiar presidentziari “Estatuak iristen ez diren edo iritsi nahi ez duten gauzak” eskatuko dizkiotela; adibidez, oinarrizko produktuen edo energiaren prezioak mugatzea.

 

“Honekin batera mugarik gabeko osasuna eta hezkuntzarako baliabideak mobilizatzea, eta genero-indarkeriaren aurkako europar araudi berria lehenbailehen onartzea eskatuko diogu Sánchezi”, gehitu du. Gainera, “hizkuntzen osasuna gobernuen siglen mende egon ez dadin Europako herri guztien hizkuntza-aniztasuna sustatu eta babestea aldarrikatuko da”.

 

Nazioartean, EAk eskatuko Europak Kosovo onartzea eta Europar Batasunan sartzea eta Saharako herriari laguntzea bere independentziaren aldeko borrokan.

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2019 European Elections - Gardentasuna