Gune honetan eskaintzen den informazioak betetzen ditu erantzukizun-amaierari buruzko klausula, Copyright, abisua eta datu pertsonalak babesteko aplika daitezkeen arauak, erabilera-baldintza eta guzti.

Erantzukizun-amaierari buruzko klausula

Eusko Alkartasunak ukatu egiten du weg gune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean kudeatu ez duen informazioarekiko edozein erantzukizun.

Orrialde honetan agertzen diren esteken funtzioa da soilik erabiltzaileari azaltzea Interneten gaiaren inguruan dauden beste informazio-iturriak; izan ere, web gune honetan emandako datuen informazio zabalagoa aurkitu ahal izango du esteka horietan. Esteka horien bitartez, ordea, asmoa ez da horietan agertzen diren lekuak bisitatzeko iradokizuna, gonbita edo gomendioa egitea; Eusko Alkartasuna beraz, ez da izango esteka hipertestu horietan lortutako emaitzaren erantzule.

Eusko Alkartasuna ez da inola ere hirugarren batzuen aurrean egingo web gune hau erabiltzearen ondorioz gertatutako zuzeneko edo zeharkako kalte ekonomiko edo bezeroak edo irabaziak galtzearen erantzule.www.euskoalkartasuna.eus

Copyright abisua

© www.euskoalkartasuna.eus 2008

Erreprodukzioa baimenduta dago, betiere iturria aipatzen bada, alderantzizkoa adierazten denean izan ezik. Testu-datuak edo multimedia (soinua, irudiak, programak, e.a.) erreproduzitzeko edo erabiltzeko aurrez baimena behar den kasuetan, baimen horrek baliogabe utziko du aurrean aipatutako baimen orokorra eta argi eta garbi zehaztuko ditu zeintzuk diren erabilera-murrizketak.

Datu pertsonalak babesteko arauak

Eusko Alkartasunak erabiltzailearen intimitatea gordetzeko konpromisoa hartu du. Hori dela-eta, Eusko Alkartasuna datu pertsonalak babesteko legeak eskatzen dituen neurriak hartu ditu; esate baterako, 994/1999 Errege Dekretua. Dekretu horretan onartuta dago norberaren datuak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien erregelamendua. Era berean, saiatuko da eskura dituen babesteko bitarteko tekniko gehigarri guztiak erabiltzen.

www.euskoalkartasuna.eus web guneak “cookie”ak erabili ahal izango ditu, erabiltzaileek orrialde horiek bisitatzean, nabigatzailea, nabigatzeko hautatutako hizkuntza eta erabiltzaileak konfigura ditzakeen beste elementuak ezagutze aldera. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera izango du “cookie”n agerpena abisatzeko moduan eta, behar izanez gero, disko gogorrean instalatzea galarazteko. Mesedez, informazio gehiagorako, begira itzazu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak.

Horretarako, zerbitzu edo eduki zehatz bakoitzean, arduradun batek zehaztuko ditu datu pertsonalak tratatzearen inguruko helburuak eta bitartekoak, eta zerbitzuak edo edukiak pribatutasun-politika betetzea ziurtatuko du.

Pribatutasun-deklarazioa

Horrela, ondorengoak zehaztuko ditu Eusko Alkartasunak:

  • Zer-nolako informazioa jaso den, zertarako eta zein bitarteko teknikoren bidez. Eusko Alkartasunarian. Gainera, informazio hori ez da berriro erabiliko aurrez azaldutakoa ez den beste xede baterako.
  • Datuak nori erakutsiko dizkion: Eusko Alkartasunak soilik informazioa hirugarren batzuei erakutsiko die aurrez adierazitako xedea betetzeko beharrezkoa baldin bada eta bakarrik aipatutako pertsonei (edo pertsona-kategoriei) erakutsiko die.
  • Nola sar zaitezkeen zure datuetara, nola egiazta ditzakezun, eta, behar izanez gero, nola zuzendu ditzakezun: Informazioaren objektu gisa, eskubidea duzu zure datu pertsonalak erabiltzearen aurka joateko, bidezko arrazoiak medio. Dena den, hori ezingo duzu galarazi datuak legezko betebeharra betetzeko jasotzen badira, edo zuk parte hartu duzun kontratu bat betetzeko beharrezkoak badira edo zuk zalantzarik gabe baimena emandako xede baterako erabili behar badira.
  • Zenbat denboran jasota edukitzen diren datuak: Eusko Alkartasunak soilik gordeko ditu datuak xedea edo ondorengo prozesua betetzeko behar duen denboran.
  • Zein segurtasun-neurri hartzen diren gehiegikeria baten edo baimendu gabeko sarbide baten aurrean informazioa babesteko. Eusko Alkartasunak datu pertsonalak babesteko legeak eskatzen dituen segurtasun-neurriak hartzeaz gain, eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu ditu Eusko Alkartasuna. Eusko Alkartasunak emandako datu pertsonalak galtzea, oker erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe sartzea eta harrapatzea galarazte aldera. Eskatzaileak aldez aurretik idatziz eskatuz gero, Eusko Alkartasunak horren guztiaren gaineko informazioa bidaliko dio. Eskaera, sinatuta, honako helbide honetara bidali behar da: Eusko Alkartasuna, Donostia, Portuetxe kalea, 23.
  • Norekin jarri behar den harremanetan galderaren bat edo kexaren bat adierazi nahi izanez gero. Interneteko Webmasterrarekin jar zaitezke harremanetan, honako posta elektroniko (ez da anonimoa) honen bitartez: webmaster@euskoalkartasuna.org
  • Interneten, Eusko Alkartasunaren domeinuan hirugarren batzuen lekuetarako estekak eskaintzen dira. Esteka horien gaineko kontrolik, ordea, ez da egiten; beraz, gomendatzen dizugu horien pribatutasunaren inguruko kontuak arretaz irakurtzea.
  • Eusko Alkartasunaren erabiltzaileak (bezeroak) bere erabiltzaile-izena eta sarbide-gakoa (edo pasahitza) babestu behar ditu, baimendu gabeko erabileren aurrean. www.euskoalkartasuna.eus Zure erabiltzaile-izenarekin eta sarbide-gakoarekin erabiltzea zure erantzukizuna izango da.
  • Ahalik eta azkarren harremanetan jarri behar duzu gure Departamentu Juridikoarekin, honako posta elektroniko honen bitartez, webmaster@euskoalkartasuna.org zure erabiltzaile-izena eta pasahitza norbaitek baimenik gabe erabili dituela antzematen baduzu.

Sartzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko eta aurka joateko eskubideak

Erabiltzaileek onartuta izateaz gain, erabili ahal izango dituzte sartzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko eta aurka joateko eskubideak; halaber, datuak norbaiti utzitakoan, horren gaineko informazioa jakiteko eskubidea dute. Horretarako, Eusko Alkartasunarekin harremanetan jarri behar dute posta elektroniko bitartez webmaster@euskoalkartasuna.org edo honako helbide honetara idatziaz: Eusko Alkartasuna, Portuetxe, 23, Donostia – Gipuzkoa 20018 ES.

ldintzak

www.euskoalkartasuna.euswww.euskoalkartasuna.eus web gunearen erabilera honako legezko abisu honetan ezarritako arauek arautzen dute. Orrialdea erabiltzeak esan nahi du orrialde horren erabilera-baldintzak onartzen dituzula.

www.euskoalkartasuna.euswww.euskoalkartasuna.eus eta bere material guztiaren jabetza honena da: Eusko Alkartasuna.

www.euskoalkartasuna.euswww.euskoalkartasuna.eus web gunea edo gune horren edozein zati ezingo da erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu edo ustiatu edozein xede komertzialerako edo gure konpainiak hitzez hitz baimendu gabeko beste zerbaiterako. Materialak aldatzearekin edo beste helburu baterako erabiltzearekin Copyright eta marka erregistratuko beste eskubideak hausten dira.

Legezko arrazoiak medio, Eusko Alkartasunak eman ahal eta eman behar izango die eskatutako informazio guztia agintari eskudunei, Espainiako legeen arabera, dagokion agindu judiziala dagoen kasuan. Aipatu agindu hori ematen da epailea ziur dagoenean erabiltzaileak legearen aurkako jarduerak burutu dituela. Hipotesi horrekin eta justiziarekin elkarlana egiteko asmoarekin, Eusko Alkartasunak aukera izango du, legez beharrezkoa den agindu judiziala aurrez aurkeztuta, erregistratzeko eta ondoren poliziari ondorengo informazioa emateko: erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IPri buruzko informazioa, konexio-ordua, erabiltzaile-izenak eta pasahitzak, besteak beste. Edonola ere, IP helbideak eta konexio-orduak soilik erregistratzen dira erabiltzaile batek legez kontrako erabilera egiten duela uste den zerbitzuetan.