Blanco: “Euskal Herria ez litzateke gaur egun dena izango Eusko Alkartasunaren ekarpenik gabe, eta aurrera begira lanean jarraitzen dugu” 40 urte bete ditugu gaur, irailak 4, Euskal Herriaren nazio eraikuntzan buru-belarri lanean. Lau hamarkada igaro dira jada Carlos Garaikoetxea Urrizak 1986an EAJren zatiketaren ondoren alderdia sortu zuenetik, eta independentismo sozialdemokrataren erreferentziazko alderdia izaten jarraitzen dugu gaur...
Garaikoetxea lehendakaria, nazioa, herria, eta herritarren beharrak beste edozein interesen aurretik jarri dituen estatu-politikaria izan da
Garaikoetxea Lehendakariaren heriotzak uzten duen hutsune humanoa eta politikoa izugarria da Eusko Alkartasunarentzat bereziki, eta Euskal Herriarentzat oro har. Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria diktaduraren ondoren. Gernikako Estatutua eta, beraz, ezagutzen dugun EAEko erakunde-eraketaren aita. Euskararen defendatzaile sutsua. Baina, batez ere, herri honek bizi izan dituen erronka erraldoien aurrean beti tinko azaldu den abertzale petoa...
Abian da gure biltzar prozesua
Azaroaren 28 eta 29ko asteburuan Arrasaten burutuko dugu XV. Ohiko Biltzar Nazionala. Biltzarraren prozesua abian jarri da jada, alderdiaren Nazio Batzarrak, atzo Gasteizen egindako bileran, onetsi ostean. Biltzarrak, ohi bezala, ponentzia politikoa eta estatutarioa izango ditu, eta egungo Nazio Zuzendaritzaren berritzea ekarriko du. Izan ere, Eba Blanco de Angulo idazkari nagusiak, urtarrilean iragarri zuen ez duela Eusko Alkartasunako buru...
Maiorga Ramirezek Eusko Alkartasunan primarioak deitu behar izateko aurkeztutako alegazioa atzera bota du Justiziak
“Eusko Alkartasunak epaian agindutakoa bete du”, dio autoak, bide arruntetik helegiterik jartzeko aukerarik ez dagoela adieraziz Arabako Probintzia Auzitegiko 1. sekzioak auto bat igorri du Maiorga Ramirezen alegazioa ezesteko (Gasteizko lehen instantziako 7. epaitegiaren aurreko autoari, non primarioen eskaera artxibatzen zen) eta, beraz, arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari. Alderdiak ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin...
Estatus politiko berrirako gutxieneko akordioa 2026 baino lehen adosteko deia egin dugu
Estatuak porrot egin du eta ultraeskuinaren aurkako euste-horma estatus berria da Eba Blanco de Angulo idazkari nagusiak EAErako eta Nafarroarako estatus politiko berri bat “lehenbailehen” adosteko beharra azpimarratu du. Alderdia sortu zela 39 urte gaur bete direla eta, 1986ko irailaren 4an hain zuzen ere, alderdiko agintari gorenak beste behin ohartarazi du Euskal Herriarentzat mehatxu atzerakoia dela ultraeskuinaren agenda politikoa...
Euskararen lege berri bat premiazkoa da
Uztailaren 16an epaitegitik euskararen aurkako bi albiste ezin txarragoen berri izan genuen. Alde batetik, VOX alderdiak jarritako helegite bati esker, epaileek ebatzi dute EAEko udalek ezin dutela euskarari eman nahiko zioten lehentasuna. “Albiste honen larritasuna bikoitza da, izan ere, euskararen aurkako izateaz gain, erabaki horrek erakusten baitu euskal erakundeek duten autonomia falta espainiar egitura administratiboaren barruan”, azaldu...





