Ikerne Badiolak Rajoyri eskatu dio “bakengintzan borondate politikoa erakusteko”

Eusko Alkartasunako Komuikazio Idazkaria, Ikerne Badiolaren ustez, EPPKren adierazpena “aurrera pauso kualitatiboa eta irrealista da, bakegintza prozesuan aurrera egiteko foro ezberdinek eta euskal gizarteak exigitutakoaren hildoan”.

“EPPKren adierazpenak –esan du Badiolak- argi utzi du eragile guztiek bakegintza prozesua indartzeko aurrerapausoak ematen dituela. Guztiek Rajoyren Gobernua ezik”. Horegatik, Eusko Alkartasunak dei egin dio Espainiako Gobernuari “bakea lortzeko aukera ezinhobe honen aurrean inmobilismoa uzteko”.

Azkenik, Eusko Alkartasunak Euskal Erico garai político berria indartzeko lanean jarraituko duela esan du, bide baketsu eta politikoen bitartez gizartearen nahia bete dadin.