Epaiak baieztatu du ez zirela oinarrizko eskubideak urratu eta kostuak auzi-jartzailei ezarri dizkie Gasteizko Lehen Auzialdiko 3.zk. ko Epaitegiak erabat ezetsi du Eusko Alkartasunako zenbait afiliatuk 2022ko azaroaren 19an eta 20an egindako Ezohiko Kongresuaren deialdiaren aurka aurkeztutako eskea. Epailearen arabera, Zuzendaritza Nazionalak deialdia zuzen egin zuen eta ez zituzten inondik inora auzi-jartzaileen parte hartzeko eta informazioa...
Eusko Alkartasuna ere Bilboko kaleetan izango da Sareren deialdiari erantzunez
Oraindik ateak daude irekitzeko euskal presoen eskubideetan salbuespen-legeek indarrean jarraitzen duten bitartean Eusko Alkartasunak bat egin du Sare Herritarrak larunbatean, urtarrilak 13, Bilbon deitutako Konponbiderako Giltzak manifestazioarekin. Euskal Herriko beste ehunka eragile soziopolitikorekin batera, bat egin du Bizkaiko hiriburuan publikoki salatzeko salbuespen-legeak dauden bitartean oraindik ateak itxita daudela euskal...
Eusko Alkartasunak esparru guztietan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu du
Damu da hezkuntza arloan PNVk eta PSEk EAEn murgiltze eredua alboratu izana eta Nafarroan zonifikazioa gainditua ez egotea Eusko Alkartasunak, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna 2023 dela eta, Euskal Herriko herritarrek eguneroko bizitzan eta esparru guztietan euskaraz bizitzeko duten eskubidea ozen aldarrikatu du. Alde horretatik, bereziki deitoratu du hezkuntza-lege berrian EAJk PSEren presioei amore eman izana euskalduntzen ez...
“Amnistia aukera historikoa da 78ko erregimenak estatuko nazioekin burutako iruzur demokratikoa konpontzen hasteko”, defendatu du Idurre Bidegurenek
Senatariak PPri eskatu dio behingoz utz dezala estaturik gabeko nazioen aurkako beligerantzia EH Bilduren senatari eta Eusko Alkartasunako kide den Idurre Bidegurenek esan du Kataluniako prozesuan auzipetutakoen amnistia aukera historikoa dela, 78ko erregimenak estatuko nazioekin burutako iruzur demokratikoa konpontzen hasteko. Alde horretatik, Feijóoren PPri eskatu dio normaltasun politiko demokratikoa oztopatzeari uzteko eta...
Kontseilu Nazionalaren adierazpena Palestinako egoeraren inguruan
- Israelgo Estatua 1948an sortu zen, Palestina okupatu eta 700.000 palestinar beraien lurretatik kanporatu ondoren. - Israelgo gobernuek ez zituzten errespetatu 1948ko akordioak; hau da, Palestinako eta Israelgo bi estatu sortzea. - Palestinako herriak Palestinan bakean eta askatasunean bizitzeko duen eskubideari buruz Nazio Batuek egin dituzten ebazpenak ez dira inoiz errespetatu. - Nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideen errespetu faltak...
Eba Blancok amiantoaren biktimentzako estatuaren konpentsazio-funtsa berehala abian jartzeko eskatu du
“Gobernuak hamarkada bat baino gehiago darama biktimak gutxiesten eta konpentsazioa erabat bidezkoa da”, azaldu du Eba Blancok, EH Bilduko parlamentaria, Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran eskatu du lehenbailehen argitaratzeko amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzea aurreikusten duen errege dekretua. 21/2022 Legeak urtebete darama bete gabe, eta Blancok gogoratu du bitartean, “amiantoak hiltzen jarraitzen duela”. Ildo...




