EH Bilduk herritarren interesak Gasteizko Udalean lehenesten jarraitzen du beste guztiaren aurretik

Posted by Prentsa Bulegoa on Eka 24, 2024 in Araba, Berriak, Prentsa Oharra

EAJk eta PSEk alkatetza guri kentzeko hitzartu zuten arren, aurrekontuak adostu ditugu haiekin. Gasteizko Udalean legegintzaldiaren urtea bete ondoren, EH Bilduko udal taldeak herritarren interesak lehenesten jarraitzen du, bere lan politikoaren aurrean. Frogarik nabarmenena da urtarrilean sei milioi euroko aurrekontu-akordioa lortu zuela PSEren eta EAJren gobernuarekin, gizarte-babesa indartzean oinarrituta. Hauteskundeak guk irabazi ondoren,...

Read More

EFAren Batzar Orokorrean parte hartu dugu Bruselan

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 7, 2024 in Berriak, Europa, Prentsa Oharra

Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreformari buruzko mozioa aurkeztu dugu EFAk (European Free Alliance) Europako alderdia Bruselan burutzen ari den Batzar Orokorrean parte hartuko dugu martxoaren 7an eta 8an. Mozio bat aurkeztu dugu Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreformari buruz eta paisaia kultur ondare ez-material gisa izendatzeko. Nazioarteko Politikako idazkaria eta EFAko presidentea den Lorena López de Lacalle EAren...

Read More

EAJk hamabost urte daramatza Guggenheim museoa Urdaibain inposatzen saiatzen

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 3, 2024 in Berriak, Bizkaia, Prentsa Oharra

Rakel Goñi EA Bizkaiko koordinatazaileak dio EH Bildu euskal gizartea ordezkatzen duela, gizartea bezala ezkertiarra eta abertzalea delako Itsas Gudari Eguna ospatu dugu gaur Bermeon Alkartasuna Fundazioarekin batera. Lore eskaintzaren ostean egin den ekitaldi politikoan, Rakel Goñi, EA Bizkaiko koordinatzaileak gogorarazi du EAJK hamabost urte daramatzala “Guggenheim museoa Urdaibain inposatzen saiatzen” eta proiektuak ez duela erantzuten...

Read More

Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak Itsas Gudari Eguna ospatuko dute igandean Bermeon

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 27, 2024 in Alkartasuna Fundazioa, Berriak, Bizkaia, Prentsa Oharra

Datorren igandean, martxoak 3, Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak Itsas Gudari Eguna ospatuko dute, urtero bezala, Bermeon. Egun honek Matxitxako lurmuturreko bataila oroitarazten du, non heroikoki Euzkadiko Itsas Gudarostearen bouek matxinatutako bando frankistaren Canarias gurutzaontziari aurre egin zioten. 11:00etan, Matxitxako lurmuturrean, Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturaren inguruan, omenaldia...

Read More

Eusko Alkartasunak trafiko eskumena Nafarroako eskubide historikoen parte dela aldarrikatu du

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 26, 2024 in Albisteak, Berriak, Nafarroa, Prentsa Oharra

Eusko Alkartasunak Auzitegi Gorenak Nafarroari trafikoko eskumenak eskualdatzea baliogabetu duen epaia arbuiatu du. Alderdi independentistaren arabera, “Nafarroako autogobernuaren aurkako eraso onartezina da”, eta trafikoaren eskumena “Nafarroaren eskubide historikoa” dela aldarrikatu du. Nerea Gartziak, Nafarroako Eusko Alkartasunaren lurralde koordinatzaileak, salatu duenez, “onartezina da Guardia Zibilaren elkarte bati arrazoia ematea,...

Read More

Eusko Alkartasunak 2022ko azaroan egindako kongresuaren aurkako salaketa atzera bota du Justiziak

Posted by Prentsa Bulegoa on Urt 22, 2024 in Berriak, Justizia, Prentsa Oharra

Epaiak baieztatu du ez zirela oinarrizko eskubideak urratu eta kostuak auzi-jartzailei ezarri dizkie Gasteizko Lehen Auzialdiko 3.zk. ko Epaitegiak erabat ezetsi du Eusko Alkartasunako zenbait afiliatuk 2022ko azaroaren 19an eta 20an egindako Ezohiko Kongresuaren deialdiaren aurka aurkeztutako eskea. Epailearen arabera, Zuzendaritza Nazionalak deialdia zuzen egin zuen eta ez zituzten inondik inora auzi-jartzaileen parte hartzeko eta informazioa...

Read More

- - - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna