EAk mozio bat aurkeztu du Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreformari buruz

Eusko Alkartasunak EFAk (European Free Alliance) Europako alderdia Bruselan burutzen ari den Batzar Orokorrean parte hartuko du martxoaren 7an eta 8an. Alderdi subiranistak mozio bat aurkeztu du Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreformari buruz eta paisaia kultur ondare ez-material gisa izendatzeko.

Nazioarteko Politikako idazkaria eta EFAko presidentea den Lorena López de Lacalle EAren ordezkaritzaren buru izango da. Ondoan Harreman Instituzionaletako eta Araubide Juridikoko idazkaria den Iker Ruiz de Egino izango du.

Eusko Alkartasunak aurkeztutako mozioan euskal nekazariak egun hauetan kaleetan aldarrikatzen ari diren eskaera asko jasotzen ditu. Ildo horretatik, Europako erakundeei eskatzen die beste herrialde batzuetatik inportatzen diren elikagaiei estandar berberak ezartzea, EBko tokiko nekazariekin lehia desleiala saihesteko, elikagaien prezioekin espekulazioa alboratzeko mekanismoak adostea, genero-berdintasuna sustatzeko eta emakumeak eskala txikiko nekazaritza-negozioetan ekintzea bultzatzea, nekazaritza-ustiategiak babestea, herrialdeen elikadura-subiranotasuna bermatzeko modu gisa, eta, azkenik, paisaia Europako herrien kultura-ondare immaterial gisa aitortzea.

Era berean, EFAk Europan feminismoa bultzatzeko martxoaren 8an antolatu duen eztabaida publikoan parte hartuko du. Arratsaldean berriz, erakunde feministek, sindikatuek eta Belgikako alderdi politikoek deitu duten genero-berdintasunaren aldeko manifestaziora joango da.