Uztailaren 16an epaitegitik euskararen aurkako bi albiste ezin txarragoen berri izan genuen. Alde batetik, VOX alderdiak jarritako helegite bati esker, epaileek ebatzi dute EAEko udalek ezin dutela euskarari eman nahiko zioten lehentasuna. “Albiste honen larritasuna bikoitza da, izan ere, euskararen aurkako izateaz gain, erabaki horrek erakusten baitu euskal erakundeek duten autonomia falta espainiar egitura administratiboaren barruan”, azaldu...
Primarioen exekuzioa artxibatu du Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zk.ko epaitegiak
Alderdiaren autoantolaketan gehiegi sartzea litzateke Gasteizko 7zk.ko epaitegiak auto bat kaleratu du Maiorga Ramirez Erroren sektoreak eskatutako primarioen prozesua artxibatzeko eta, beraz, eskaera amaitutzat emateko. Auzitegiak azaldutako zuzenbideko oinarriak argiak eta zorrotzak dira: “alderdi politikoak berriro ere hautaketa prozedura bat (primarioak) baliozko moduan ordezkatutako sistema baten arabera egin behar duela esaten...
Lorena Lopez de Lacalle, EFAko presidente
Berriz ere Europako alderdiaren zuzendaritzan gaude Lorena Lopez de Lacalle Arizti gure Nazioarteko Politikako idazkaria, Europako Aliantza Librearen (EFA-ALE) buru izateko hautatu dute berriz ere. Hautaketa alderdiak Bretainiako Naoned hirian ostegunetik gaur arte ospatu duen batzarrean eman da. Beraz, alderdiak EFAko zuzendaritza edo “Bureau”-ren parte izaten jarraituko du gutxieneko agintaldiko hurrengo hiru urteetan. Herrien...
EFAko zuzendaritzarako hautagaitza aurkeztu dugu
Lorena Lopez de Lacalle Arizti Europako alderdiko presidente izateko hautagaia da ere Europako Aliantza Libreko (EFA-ALE) kide izateko hautagaitza aurkeztuko dugu aste honetan, maiatzaren 8tik 10era, Bretainiako Naoned (Nantes) hirian egingo den Batzar Nagusian. Hortaz, seguruenik alderdiak koalizioaren zuzendaritza edo “Bureau”-aren parte izaten jarraituko du; 1999an osatu zen eta gaur egun Europako Parlamentuan herrien autodeterminazio...
Nazio Batzarrak Bizkaiko koordinatzaile berria eta Komunikazio idazkaria aukeratu ditu
Alderdiaren Nazio Batzarrak Bizkaiko koordinatzaile berria eta Komunikazio idazkaria aukeratu ditu. Aitor Llano Lana, 50 urtekoa, jarri du herrialdeko koordinatzaile karguan. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta aseguruen munduan garatu du bere bizitza profesionala. Bilbon jaioa, Balmasedako bizilaguna eta zinegotzi ohia bada ere, gaur egun Sopuertako Udaleko zinegotzia da eta Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea...
Sozialdemokrazian oinarritutako estatus politiko berria aldarrikatu dugu
Estatus politiko berriaren negoziazioa legealdirako lehentasun bezala berreskuratu behar dela azpimarratu dugu Estatus politiko berri baterako bidea sozialdemokraziatik jorratzea aldarrikatu du gure Harreman Instituzionaletako idazkari Iker Ruiz de Egino Begoñak, Alkartasuna Fundazioaren Itsas Gudari egunean. “Oro har euskal gizartea aurrerakoia da baina kontserbadorea aldi berean. Gehiengook muturreko ideologietatik urruti kokatzen...




