Blancok kultura-erreferente propioen garrantzia nabarmendu du, hala nola Basterretxearena, nazio-nortasuna indartzeko. Alkartasun Eguna ospatuko dugu irailaren 22an, igandea, Zornotzan (Bizkaia), alderdiaren komunitatearen urteroko topaketa-festa. Edizio honetan, Ekin etorkizunari lelopean, Nestor Basterretxea artista bermeotarra omenduko dugu bere jaiotzaren mendeurrenean. Hitzordua Basterretxearen inguruan izango da, “ziurrenik historian...
EAJren entxufismo politikoa nabarmena izan da Bilboko Udalaren legegintzaldiko lehen urtean
La Esperantzako ekipamenduaren kudeaketa EAJren pantaila-elkarte bati esleitu zaio eta ekipamenduaren koordinatzaileak Imanol Pradalesen hauteskunde-zerrendako 16. postua bete zuen. Legegintzaldiaren lehen urtearen balantzearekin Udalean dagoen entxufismo politiko maila jasanezina dela baieztatu dugu. La Esperantzako frontoi zaharra zegoen orubean eraikitako ekipamendu berrian jarri nahi dugu arreta. Ekipamenduaren kudeaketa pribatizatu da, eta...
Eusko Alkartasunak trafiko eskumena Nafarroako eskubide historikoen parte dela aldarrikatu du
Eusko Alkartasunak Auzitegi Gorenak Nafarroari trafikoko eskumenak eskualdatzea baliogabetu duen epaia arbuiatu du. Alderdi independentistaren arabera, “Nafarroako autogobernuaren aurkako eraso onartezina da”, eta trafikoaren eskumena “Nafarroaren eskubide historikoa” dela aldarrikatu du. Nerea Gartziak, Nafarroako Eusko Alkartasunaren lurralde koordinatzaileak, salatu duenez, “onartezina da Guardia Zibilaren elkarte bati arrazoia ematea,...
“Aplikazio nagusiak euskaraz erabili ahal izatea genuen helburu, baina gobernuak hutsaren hurrengoa egitea aukeratu du”, salatu du Lore Martinez Axpek
EH Bilduren ekimenez, gehien erabiltzen diren tresna digitaletan euskara ager dadin, legez besteko proposamen bat ez du onartu Legebiltzarrak. EH Bilduko legebiltzarkidea eta EA kidea den Lore Martinez Axpek azaldu duenez, gaur egun, Google eta Meta bezalako teknologia digital enpresa erraldoiek “euskara diskriminatzen jarraitzen dute, eta hori bukatu behar da. Esparru guztietan gure hizkuntzan bizitzeko eskubidea dugu”. Neurriak hainbat...
Erratz digitalen harrobia
Konputazio kuantikoaren finkatzea, adimen artifiziala/superadimenaren suspertzea, industria 6.0, osasun eta zaintza digital pertsonalizatua, 7G, bioingeniaritzaren iraultza, androide ikertzaileak,… Urte gutxitan teknologia digitalen berrikuntza eta adimen artifizial edo superadimenak ezagutzen ez dugun eta agian imajinatu ere ezin dugun Euskal Herri bat irudikatuko dute. Eraldaketa digitalaren tsunami horretan eta aurrerapen teknologikoek...
Whatsapp-en kanala estreinatu dugu
Dagoeneko aktibo dago gure Whatsapp kanala. Komunikaziorako aukera berri honen bidez, kanalarekin bat egiten duten pertsonek, Eusko Alkartasunako komunitatearen partaide gisa informazioa eta gure azken berriak jasoko dituzte. (Sakatu beheko argazkiaren gainean kanalarekin bat egiteko) Telegramen ere gaude. Baita X (Twitter), Facebook, Instagram eta Threads-en ere. ...