Estatuak porrot egin du eta ultraeskuinaren aurkako euste-horma estatus berria da Eba Blanco de Angulo idazkari nagusiak EAErako eta Nafarroarako estatus politiko berri bat “lehenbailehen” adosteko beharra azpimarratu du. Alderdia sortu zela 39 urte gaur bete direla eta, 1986ko irailaren 4an hain zuzen ere, alderdiko agintari gorenak beste behin ohartarazi du Euskal Herriarentzat mehatxu atzerakoia dela ultraeskuinaren agenda politikoa...
Estatuko bederatzi alderdik gehi UDBko bretoiak eta Blocoko portugaldarrak, Palestinaren aldeko manifestua sinatu dugu
Galiziako Aberriaren Eguna dela eta, uztailaren 25ean, gure Nazioarteko Politikako idazkari Lorena Lopez de Lacalle Ariztiren ekimenez, BNG, ERC, CUP, Compromís, Més per Menorca, Adelante Andalucia, EH Bildu eta NCrekin batera, gehi UDBko bretoiekin eta Portugalgo Blocorekin, manifestu hau sinatu dugu, Palestinari babesa eta elkartasuna adieraziz: Munduaren begien aurrean egindako herri palestinarraren genozidioaren salaketa argi eta borobila....
Euskararen lege berri bat premiazkoa da
Uztailaren 16an epaitegitik euskararen aurkako bi albiste ezin txarragoen berri izan genuen. Alde batetik, VOX alderdiak jarritako helegite bati esker, epaileek ebatzi dute EAEko udalek ezin dutela euskarari eman nahiko zioten lehentasuna. “Albiste honen larritasuna bikoitza da, izan ere, euskararen aurkako izateaz gain, erabaki horrek erakusten baitu euskal erakundeek duten autonomia falta espainiar egitura administratiboaren barruan”, azaldu...
Primarioen exekuzioa artxibatu du Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zk.ko epaitegiak
Alderdiaren autoantolaketan gehiegi sartzea litzateke Gasteizko 7zk.ko epaitegiak auto bat kaleratu du Maiorga Ramirez Erroren sektoreak eskatutako primarioen prozesua artxibatzeko eta, beraz, eskaera amaitutzat emateko. Auzitegiak azaldutako zuzenbideko oinarriak argiak eta zorrotzak dira: “alderdi politikoak berriro ere hautaketa prozedura bat (primarioak) baliozko moduan ordezkatutako sistema baten arabera egin behar duela esaten...
Lorena Lopez de Lacalle, EFAko presidente
Berriz ere Europako alderdiaren zuzendaritzan gaude Lorena Lopez de Lacalle Arizti gure Nazioarteko Politikako idazkaria, Europako Aliantza Librearen (EFA-ALE) buru izateko hautatu dute berriz ere. Hautaketa alderdiak Bretainiako Naoned hirian ostegunetik gaur arte ospatu duen batzarrean eman da. Beraz, alderdiak EFAko zuzendaritza edo “Bureau”-ren parte izaten jarraituko du gutxieneko agintaldiko hurrengo hiru urteetan. Herrien...
EFAko zuzendaritzarako hautagaitza aurkeztu dugu
Lorena Lopez de Lacalle Arizti Europako alderdiko presidente izateko hautagaia da ere Europako Aliantza Libreko (EFA-ALE) kide izateko hautagaitza aurkeztuko dugu aste honetan, maiatzaren 8tik 10era, Bretainiako Naoned (Nantes) hirian egingo den Batzar Nagusian. Hortaz, seguruenik alderdiak koalizioaren zuzendaritza edo “Bureau”-aren parte izaten jarraituko du; 1999an osatu zen eta gaur egun Europako Parlamentuan herrien autodeterminazio...