“Derrigorrezko soldadutzaren aurrean intsumitu eta objetore izan eta horregatik kartzela zigorrak eta inhabilitazioak pairatu zituzten pertsona guztiei” errekonozimendua egiten duen ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, “desmilitarizatutako gizarte bakezalea lortzeko aurrera eraman zuten konpromisoa eta borroka baketsuarengatik”. Proposamena aurkeztu duen Maiorga Ramirez harro agertu da Nafarroako gizartean eman zen mugimenduarengatik....
Nafarroako Hezkuntza Publikoarentzat eleaniztasuna defendatu du Esther Korresek
Hizkuntza Trataera Bateratuaren bidez garatutako eleaniztasuna defendatu du EH Bilduko legebiltzarkide eta Iruñako EAko koordinatzailea den Esther Korresek Nafarroako Hezkuntza Publikoarentzat. PAI ereduaren barruan ingelesa ikasten duten ikasleak finantzatzeko PPk aurkeztutako ekimenaren kontra egin du Korresek, diskriminatzailea delakoan. “Metodologia berri eta arrakastatsuaren aurrean gaude”, esan du Korresek, eta “ezin dugu ahaztu...
Abertzaleen arteko elkarlanaren alde egin du Pello Urizarrek Alkartasun Egunean
Gasteizko Matxete Plazan egin den ekitaldi politikoarekin ospatu du Alkartasun Eguna Eusko Alkartasunak, Pello Urizar, idazkari nagusiak, Miren Larrion, EH Bildu Gasteizen izendatu duen alkategaiak eta Aitziber Salazar, Gazte Abertzaleak-eko ordezkariak hitz egin dute ekitaldian. Ondoren Campillo polikiroldegian ohikoa den bazkaria egin da. Manex Pagola alderdikidea eta Ipar Euskal Herriko kultur aitzindariari omenaldi hunkigarria egin zaio...
Erronka politikari irailak eman zion. Iria Epalzaren iritzi artikulua
“Urdina itsasoari Irailak eman zion” dio Benitoren poema eder batek. Gure arlora ekarrita, “Erronka politikari Irailak eman zion” moldatu genezake bertsoa, hilabete honetan jartzen baitira kurtsoko helburu nagusiak, betebehar garrantzitsuenak eta helmuga handizaleenak. Aipa dezaket, eta egia borobila da Legebiltzarrean eztabaidatzen gabiltzan Autogobernu ponentzia legegintzaldia bukatu baino lehen onartzea denboraldiko “must” bat dela....
Pello Urizar: “Bere barruan dauden herriek bultzatuta bakarrik emango da demokratizazioa Espainiar Estatuan”
“Espainiako estatuak aldatzeko aukera badu, bertan dauden herrien eskutik izango da. Horietatik abiatuta bakarrik emango da demokratizazio pausua Espainiar Estatuan”. Horixe adierazi du gaur Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak ETB1eko “Egun on, Euskadi” saioan egindako elkarrizketan. Diadaren egunean, Kataluniako alderdi independentistek XXI. menderako pentsatutako proiektua dutela esan du, “gatazka politikoa negoziaketa eta...
Sorrerako oinarriak berrestuz ospatu du Eusko Alkartasunak 32. urteurrena
32. urteurrena ospatu zuen atzo Eusko Alkartasunak ohi bezala Gasteizko Ejekutibak eta Arabako Koordinatzaileak antolatutako ekitaldiarekin. Sorrerako oinarriak berrestu zituen afiliazioak ekitaldian. Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak, Pello Urizarrek, Arabako koordinatzaileak, Iratxe Lopez de Aberasturik, eta Iñaki Sánchez, Gasteizko Ejekutibako presidenteak parte hartu zuten ekitaldian. Sortu zenetik igaro diren hiru hamarkada luzeetan...





