Nerea Martinez EH Bilduko batzarkideak 13/2021 Foru Arauari buruz galdetu du gaur Osoko Bilkuran, tresna teknologikoak (TICKET BAI) erabiltzeko betebeharrari buruzkoa. Zehazki, jakin nahi izan du ea Araban araua aldatzeko asmorik dagoen 60 urtetik gorakoentzat edota erretirotik gertu daudenentzat salbuespena sartzeko, Gipuzkoan egin den bezala.

Bere erantzunean, Nerea Martinezek honako hau adierazi du: “Digitalizaziorantz aurrera egin behar dugu eta iruzur fiskala saihestu, horrekin bat gatoz; baina inor atzean utzi gabe eta zerga-betebehar horren eragina jasango duen kolektiboari gauzak erraztuz”.
“Eta Gipuzkoan kolektiboarentzat positiboa iruditzen zaien salbuespen bat mahai gainean jarri badute, zergatik hemen ez?”, galdetu du. “Hemen ez dago borondate politikorik”, salatu du.