Alderdikide eta lagunari agur esaten diogu, konpromiso handiko artista ausartari

Néstor Basterretxearen familiaren doluarekin bat egiten du Eusko Alkartasunak, artista handia eta herriarekin konprometitutako militantea.

Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Néstor Basterretxea “euskal artearen erreferente nagusietakoa da, Euskal Herrian artea berritu zuen belaunaldi ausart baten kidea”.

Baina horretaz gain, Eusko Alkartasunak “lagun eta alderdikidearen heriotzaren samina du gaur, Néstor herriaren alde lan egiteko prest zegoen militante hurbila baitzen”, Pello Urizarren hitzetan. Urteetan zehar mantendu zen militantziaren froga da Garaikoetxea lehendakariarekin lan egin zuela Eusko Jaurlaritzan, Kultura sailburu bezala, eta urte asko geroago Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertalearen arteko Lortu Arte hitzarmenaren logoa diseinatu zuela.

Konpromisoa eta ausardia izan dira Basterretxearen bizitza, lan artistikoa eta parte hartze politikoaren ezaugarriak: “herriarekin konprometitutako gizona izan da, Euskal Herriaren enbaxadore aparta, militantzia abertzaleaz harro egon dena eta euskal arteari ezinbesteko ekarpena egin diona”.

FIRMAACUERDO.38