Herri ikuspegi ezberdina duten bi bazkideen Gobernuak ez diola Euskal Herriaren benetako beharrei erantzuten salatu du Urizarrek

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Urr 19, 2018 honetan: Albisteak, Berriak, Nazio Eraikuntza

“Zer motatako proiektua eraiki daiteke etorkizunaren aurka zoazela aurpegiratzen duen pertsona batekin edota erabakitzeko eskubidea antidemokratikoa dela deritzon bazkide batekin?”, galdetu dio Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak eta EH Bilduko legebiltzarkideak Iñigo Urkullu lehendakariari gaurko Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Urizarrek zalantzatan jarri du gobernu proiektu bat izan dezaketen horren ezberdintasun sakonak...

Gehiago irakurri

Herri Urratsean parte hartuz babestuko du Eusko Alkartasunak euskararen ofizialtasuna Ipar Euskal Herriko hezkuntza sisteman

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Mai 11, 2018 honetan: Albisteak, Berriak, Nazio Eraikuntza

Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiaren ekitaldietara joango da Eusko Alkartasunako ordezkaritza bat, hiru herrialdeetako hezkuntza sisteman euskararen ofizialtasuna babesteko. Une honetan, euskaraz ikasi nahi duen gero eta ikasle gehiago dago, eta hori oso positiboa da. Baina frantses Estatuak ez du ikastoletan irakasle gehiago egotea baimentzen ezta hezkuntza sistema propioa ere. Horregatik, Seaskaren aldarrikapenak babestea inoiz...

Gehiago irakurri

Aldebikotasuna muga gisa ezartzeak beto eskubidea ematen dio Estatuari, ohartarazi dio Urizarrek lehendakariari

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Urr 2, 2015 honetan: Albisteak, Berriak, Euskal Bidea, Nazio Eraikuntza

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatus politiko berria erabakitzeari begira Iñigo Urkullu lehendakariak espainiar Estatuarekiko aldebikotasunaren aldeko apustua etengabe egiten duela ikusirik, Madrilekin negoziatzea eta adostea bide bakarra balitz bezala, Pello Urizarrek gogorarazi dio “aldebikotasuna muga gisa ezartzeak Estatuari beto eskubidea ematen” diola. Hala esan dio gaur Legebiltzarrean EAko idazkari nagusiak, negoziazioa eta...

Gehiago irakurri

Eusko Alkartasunak “aldebakartasunaren” aukera aldarrikatu du subiranismoaren bidean, “Madrildik ezer itxaron gabe”

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Uzt 29, 2015 honetan: Berriak, Nazio Eraikuntza

Eusko Alkartasuna subiranotasunaren bidean “aldebakartasunaren” aukeraren alde agertu da, bai Euskal Herrian eta baita Katalunian ere, espaniar Estatutik “ezer itxaron gabe”. Eusko Alkartasunako idazkari nagusi Pello Urizarrek Donostian agerraldia egin du urtero bezala kurtso politikoaren balantzea egiteko. Urizarrek ez du berriro ere hauteskundeen balantze bat egin, “jada eginda dagoelako”, baina Nafarroan gauzatu den “aldaketa garrantzitsua”...

Gehiago irakurri

Jon Castañaresen eredua eta ondarea alderdiaren ekintzetan indarrean mantenduko dela azpimarratu du EAk

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Mai 6, 2015 honetan: Albisteak, Berriak, Bizkaia, Gaurkotasuna, Nazio Eraikuntza

Castañares abertzale konprometitua izan zela eta egungo Bilboren oinarriak ia ezerezetik eraikitzen jakin izan zuela nabarmendu du EAk Eusko Alkartasuna manifiesta su pésame por la muerte del compañero de partido, Jon Castañares, abertzale comprometido y primer alcalde de la democracia en Bilbao, “que supo edificar prácticamente desde la nada los cimientos de la actual capital vizcaína”. EA ha expresado sus condolencias a la familia a la que ha...

Gehiago irakurri

Eusko Alkartasunaren Agiria. Aberri Eguna 2015

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Api 2, 2015 honetan: Agiria, Albisteak, Berriak, Nazio Eraikuntza

Euskal Herriaren egoera politiko aldakorra dela eta, une zehatz bakoitzean errezeta espezifikoak behar direla pentsa liteke, baina, egia esan, gatazka politikoa printzipio demokratikoaren eta normalizazio politikoaren bitartez bakarrik konpondu ahal izango da. Bide horiek demokrazian sakontzea besterik ez dira, erabakia herritarren esku uztea baino ez. Normalizazio politikoak esan nahi du euskal gizarteak berak erabaki behar duela, betorik eta...

Gehiago irakurri

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2019 European Elections - Gardentasuna