Gaurkotasuna
Fiskaltzak atzera bota du EAren aurka 4 afiliatuk aurkeztutako apelazioa
Fiskaltzak atzera bota du EAren aurka 4 afiliatuk aurkeztutako apelazioa Epaitegian aurkeztutako txosten labur batean, Fiskaltzak ez du onartu Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Maiorga Ramirez 2020ko uztailean kostuak ordaintzera kondenatzen zituen sententziaren apelazioa, gaineratuz ez dela inolako delitu penalik aurreikusten kausa honetan. Fiskaltzaren txostenak dio salatzaileek argudiatutako oinarrizko eskumenen...
ABEEak EEE eta kaleratzeetan amaitu ez daitezen lan egin behar du Gobernuak
Covidak sortutako krisi ekonomikoaren ondorioz egindako Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteetatik behin betiko Enplegu Erregulazio Espedienteak eta kaleratzeak atera ez daitezen lan egiteko eskatu dio Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak Estatuko Gobernuari. ABEEEak “pandemiaren ondorioak arintzeko” lagungarriak izan direla aitortu du Bidegurenek, baina “azkenaldian iragarri diren kaleratzeak ikusita, ez dira nahikoa”. Senatura...
Amazon edo gizarte justizia? Eba Blancoren iritzi artikulua
“Amazonek inoizko onurarik handiena lortu du”, irakurtzen duzu egunkarian, auzoko tabernan kafea hartzen duzun bitartean eta jabeari udara ateak zabalik iritsiko den ez dakien entzun eta gero. “Andorrara lagunekin egotera doala esan du youtuber batek”, dio beste notizia batek eta orrialde beran erakunde bateko arduradunak oposizioaren eskaera guztiak aurrera eramateko dirurik ez dagoela adierazi duela irakurtzen duzu. Mundu mailako pandemia...
Eraldaketa digitalak lidergoa eta estrategia behar du
EAEko eraldaketa digitalak lidergoa eta estrategia behar duela adierazi du Lore Martinez Axpe, EH Bilduko legebiltzarkideak gaurko Eusko Legebiltzarreko Kontrolerako Osoko Bilkuran. Martinez Axpek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez ditu esparru horretan lehentasunak finkatu, eta “norabiderik gabe, noraezean goaz, tokiko IKT enpresa eta profesionalen jakintza babestu gabe”. Galdera zuzena egin dio Martinez Axpek Arantza Tapia, Ekonomia...
Jokoarekiko mendekotasunen ondorio latzen aurka lan egin dezagun
Jokoarekiko mendekotasunen patologien ondorio latzei aurre egiteko eskatu dio Eba Blancok Eusko Jaurlaritzari, EAJ-PSE-k atzera bota duten Jokoa Arautzeko Legea eguneratzeko beharrari buruzko eztabaidan. EAko idazkari nagusi eta Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteordeak azpimarratu duenez, 30 urteren ostean, legea zaharkituta dago eta ez du egungo egoerari erantzuteko balio. Lakuako Gobernuak martxan jarri dituen “plan, inkesta eta...
TORTURAREN AITORPEN BEHARRAZ
Duela 40 urteko otsailaren 13an Joxe Arregi hil zuten, atxilotuta zegoela sufritutako torturen ondorioz. Joxe Arregi hil arte torturatu zutenean, komisaldegiko buruak dimititu behar izan zuen, gertakariak eragindako mugimendu sozialaren ondorioz. Torturetan parte hartu zuten 72 polizietatik bost atxilotu zituzten, azkar aske uzteko. Epaitu, bi polizia besterik ez zituzten epaitu, eta zazpi hilabeteko zigorra jaso zuten, baina epaia errekurritu...
Esa uraren kultura zaharraren isla izateaz gain, arriskutsua eta oso garestia da. Alternatiba bilatu dezagun
Esako presaren hazkundea birpentsatzeko eta “Bardeako ureztatzea benetan bermatuko duten” alternatibak bilatzeko eskatu du Idurre Bideguren, EH Bilduko senatariak. Bidegurenek argudiatu duenez, presaren ondorioz segurtasun arazoak egoteaz gain, duela 50 urte egindako proiektua da eta “uraren kultura zaharraren” isla da. Zangozako Udalaren eskariarekin bat egin du EH Bilduk: Urtegia betetzeko asmoa bertan behera uztea eta egungo hormigoizko...
Epe luzera ekin eta bertokoa erein. Eusko Alkartasunaren Baso politika. Roke Akizuren iritzi artikulua
Baso Politikaren inguruan Urolako Hitzan berriki eman den eztabaidak bultzatu nau idatzi honen bidez EAren basogintzarako irizpideak argitzera ematera. Alderdi politiko batek beti erreparatu behar dio bere ibilbidearen eta gizartearen arteko loturari. Garapen eta eraldaketa etengabe horretan, hasiera bateko irizpide edota jarduna egokitzea normala bezain ezinbestekoa da. Gai gehienetan egiten dugun bezala, basogintza arloari buruzko...
Txertaketaren plangintza zehatzagoa eta prozesuaren erritmoa bizkortzeko eskatu du Bidegurenek
Covidaren txertaketa prozesuaren planifikazio zehatzagoa eskatu du gaur Senatuan Idurre Bidegurenek, protokoloetan koordinazioa eta kontrola areagotzeko, eta, komunitate zientifikoak gomendatu bezala, prozesuaren erritmoa ahalik eta gehien bizkortzearen alde ere egin du. Txertaketa-prozesuetan eman diren jarrera arduragabeak eta gaitzesgarriak salatu ditu EH Bilduko senatariak horien aurrean, “erantzukizunak argitzeaz gain, kudeaketa gardenagoa...
Myanmarreko Estatu kolpea salatu du Eusko Alkartasunak
Eusko Alkartasunak militarrek Myanmarren eman duten estatu kolpea salatu du, eta Giza Eskubideen eta demokraziaren aldeko jarrera berretsi du. Halaber, buruzagi demokratikoen atxiloketengatik eta espetxeratzeengatik kezka agertu du, baita atxilotuei eman ahal zaien tratuagatik ere. 2011n hasi zen sasidemokrazia esperimentu laburraren ostean, erregimen militarrera itzuli da Myanmar eman duten estatu kolpearekin. 1962tik boterean zeuden...