Unai Ziarreta, EAko presidentea eta lehendakari hautagaia Eusko Alkartasunako buruzagi eta lehendakarigai Unai Ziarreta ziur agertu da bere alderdiak aurkeztutako proposamenak “milaka abertzaleren artean ilusioa berpizten duela”. Gaineratu du “gure indarrak batuz, ETA gabe eta indarkeriarik gabe, irabaziko dugu”. Ziarretaren aburuz, hori da ezker abertzaleak egin behar duen hausnarketa, izan ere “horretan pentsatzen jarriz gero, ondorio berdinera helduko da”.

Eusko Alkartasunako buruzagi eta lehendakarigai Unai Ziarreta ziur agertu da bere alderdiak aurkeztutako proposamenak “milaka abertzaleren artean ilusioa berpizten duela”. Gaineratu du “gure indarrak batuz, ETA gabe eta indarkeriarik gabe, irabaziko dugu”. Ziarretaren aburuz, hori da ezker abertzaleak egin behar duen hausnarketa, izan ere “horretan pentsatzen jarriz gero, ondorio berdinera helduko da”.

PNV bozkatzeak ez du PSE-EE gobernutik kanpo utziko, alderantziz ordea, atea zabalduko dio”. Hori gertatu ez dadin, EAri emandako botoa dela erabilgarriena azaldu du, Eusko Jaurlaritzak ” burujabetzaranzko pausoak emateko, eta jeltzale eta sozialisten arteko paktua ekiditeko”.

Ziarretak hitzok Donostiako Kursaalean egin zuten mitinean bota zituen, Araba eta Gipuzkoako zerrendaburuekin batera. Jesus Mari Larrazabal eta Rafa Larreinaz gain, Jozeba Azkarraga, Esther Larrañaga eta Tontxu Campos sailburuak ere bertan izan ziren; eta baita Gipuzkoako EAko buruzagi Iñaki Galdos eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia besteak beste.

EAko hautagairen diskurtsoan, krisi ekonomikoaz gaindi beste gai batzuk ere hartu behar direla hizpide esan du, izan ere “herri honetan badago hil egiten duen jendea eta hil egiten dutena, konpontzeke dagoen gatazka politikoarengatik”. Gainera, azpimarratu du “ezin gaitezkeela beste 11 edo 12 urtez itxaroten egon gatazka konpontzeko, PNVk planteatzen duen gisan.”

“GATAZKA KONPONTZEA”

Ziarretaren ustez, EA da gatazka konpontzeko proposamenak luzatzen dituen alderdi bakarra, eta PNV kritikatu du “kanpaina honetan honi buruz ezer esan ez duelako”, kontsulta eta estatutu politiko berria kaxoian ahaztuta utziz.

Era berea, PSE-EEren proposamenaren aurka ere egin du, bere ustez PSEk duen konponbidea “Ezintasuna eta inpotentzia “delako. “atentatuen aurka, lege-kanporatzeak. Injustizia bat tapatzeko, beste injustizia bat. hori da gatazka in eternum luzatzeko erantzun egokia. Ziarretak PSOEn ikusten duen balore bakarra etsipena dela esan du, eta espainiar gobernuko etsipen hori ez dugu Euskadiko Lehendakarian ikusi nahi, azkenean euskal herritarrei igaroko die etsipen hura.

Ni etsipen horren aurka nago guztiz, ezin baitezakegu gure seme-alabei utzi duen arazo larriena konpontzerik ez dakien herria. Bideak hasiera puntu argia dauka: bide politikoa soilik erabiltzea eta giza eskubide guztien errespetu eta berme osoa helmuga jotzeko. Hala gure herriak dituen eskubideak bereganatzeko polo soberanistaren eraketa behar dugu.

EAko buruak berretsi duenez, ezin gara inkesten fio egin, azken finean aldedi politikoen eta komunikabideen esku dauden instrumentuak baitira. Gainera, sondeoek ateratzen duguna baino gutxiago ematen digute beti, eta oraingoan ere, EAren emaitzak sorpresa emango dute.

Lotura: Argazki bilduma
Jatorria: EP