Eusko Alkartasuna hurrengo hauteskundeetarako EH Bilduri Bizkaian proposatuko dizkion izenak eta neurri politikoak aztertzen dago

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Ots 4, 2023 honetan: Albisteak, Berriak, Bizkaia, Hauteskundeak

“Lurraldeak aldaketa bat behar du EAJk elikatzen duen bezero-sarea eta ustelkeriarekin betiko amaitzeko” dio Goñik Eusko Alkartasuna maiatzeko udal eta foro hauteskundeetarako begira Bizkairako duen eskaintza politikoa borobiltzen dabil egunotan. Era berean, EH Bilduren zerrendak osatzeko proposatuko duen taldea ixten dago. “Proiektu erakargarri bat daukagu herritar guztientzat, eta EH Bilduren zerrendak aberasten dituzten profil pertsonal...

Gehiago irakurri

Gure momentua da!

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Uzt 10, 2020 honetan: Albisteak, Berriak, Hauteskundeak

“Gure momentua da, herri honek eta bere herritarrek aldaketa behar dutelako, eta aldaketa hori EH Bilduk bakarrik jarriko duelako martxan”, adierazi du Eba Blancok, Eusko Alkartasunako jarduneko idazkari nagusiak eta EH Bilduren Arabako hauteskunde-zerrendako bigarrenak. Igandean hautestontziak “ultraeskuina zokoratzeko balioko duten eta merezi dugun herria eraikitzeko behar dugun eraldaketari hasiera emango dioten” botoekin betetzeko deia...

Gehiago irakurri

“EH Bilduk ez ditu kaxoi batean gordetzen diren planak egiten, herritarrei konpromisoak proposatu dizkie”

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Uzt 7, 2020 honetan: Albisteak, Berriak, Hauteskundeak

EH Bilduk hainbat konpromiso proposatu dizkie herritarrei, egoera aldatzeko eta jendarteak merezi duen herria eraikitzeko. Oiongo hauteskunde ekitaldian parte hartu du Eba Blancok gaur Oskar Matute diputatuarekin batera, eta egungo egoera sozioekonomikoa eta politikoa aldatzeko behar den bultzada ezkerreko alderdi soberanistaren eskutik baino ez dela etorriko azpimarratu du. Errioxako jarraitzaileek ekitaldia bete dute, berriro ere EH Bilduren...

Gehiago irakurri

EH Bilduren osasun eredua pertsonengan eta beraien beharretan oinarritzen da, eta “hori ere jokoan dago datorren igandean”

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Uzt 5, 2020 honetan: Albisteak, Berriak, Hauteskundeak

EH Bilduren eta EAJren eta PSEren osasun ereduen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten adibide ugari azaldu ditu Eba Blancok gaur Gasteizen egindako ekitaldian, Euskal Herrian Covid 19ko epidemian paper handia izan zuen Txagorritxuko ospitaletik metro gutxira. Eta hori ere jokoan dago datorren igandean, esan du Blancok. Hautagaiarekin batera, Maialen Uribe erizain gaztea egon da, eta sektore profesionalaren ikuspegi interesgarria eskaini...

Gehiago irakurri

Arlo sozioekonomikoan edo burujabetzan egingo diren aurrerapenak EH Bilduren indarraren araberakoak izango dira

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Uzt 3, 2020 honetan: Albisteak, Berriak, Hauteskundeak

Arlo sozioekonomikoan eta burujabetzan datorren legegintzaldian eman daitezkeen aurrerapausoak Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen indarraren araberakoak izango direla ohartarazi du Eba Blancok Laudion egindako ekitaldi batean. “Horrela da, ez dago besterik”, esan du: “Ez dut esan nahi bakarrik egingo dugunik, ez litzateke ona izango ere. Baina EH Bilduk egiten ez duena ez du inork egingo “. Blanco, Eusko Alkartasunako jarduneko...

Gehiago irakurri

EH Bildu bakarrik da funtzionatzen ez duen sistema eraldatzeko gai

Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Uzt 2, 2020 honetan: Albisteak, Berriak, Hauteskundeak

“Eusko Jaurlaritza berarekin, politika berberekin, orain daukagun egoera berdina izango dugu, eta Covid 19ren kolpearekin agerian geratu da ez digula balio”, adierazi du Eba Blancok gaur, EH Bilduk Artziniegan egin duen ekitaldian, eta, ondoren, kanpaina honetan argi geratu dena adierazi du: alderdi independentista bakarrik dela funtzionatzen ez duen sistema eraldatzeko gai. Eba Blanco, Eusko Alkartasunako jarduneko idazkari nagusi eta Eusko...

Gehiago irakurri

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2019 European Elections - Gardentasuna