Mundakakoak duen zor handia daukan udal batek zergatik ez dizkion udal tasak kobratu elkarte pribatu bati galdetu dio Meritxell Elgezabal, EH Bilduko batzarkideak Diputazioari gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan egin den Kontrolerako Osoko Bilkuran.

Mundakako Udalak 615.000 euroko zorra kitatzeko plangintza ekonomiko zorrotza duela da arazoa, Eusko Alkartasunako kideak gogoratu duenez. Plangintza hamar urtekoa da eta diputazioaren aginduz ezarria. Horregatik da horren arraroa laugarren edizioan lehen aldiz kobratzea udal tasak Mundaka Festivalari.

Diputazioak interbenitu du udala, Elgezabalek gogoratu duenez, eta Aldundia bera da Mundaka Fest-aren laguntzailea. Hala ere, ez dira oso beharrezkoa eta legezkoa den dirua biltzeko bideak ezarri.