Skolae programaren balioa aitortu du Nafarroako Parlamentuak polemika latza izan eta gero. Parlamentuak Skolae gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko balioak indartzeko garrantzitsua dela onartu eta hezikidetza eta hezkuntza afektibo-sexuala lantzen jarraitzeko deia egin dio Hezkuntza Sailari.

Emakume eta nesken kontrako biolentziari aurre egin; emakumeak eta beraiek egindako ekarpenak ikustarazi, eta nortasun, kultura eta sexualitate anitzen errespetua bultzen du Skolae-ren edukiak. Programa horrek, adierazi du gaurko Osoko Bilkuran onartutako ekimena aurkeztu duen Miren Aranoak, “hezikidetzan, biolentzia matxistaren prebentzio eta hezkuntza afektibo-sexualean giltzarria da”. Izan ere, parlamentari eta Nafarroan EAko koordinatzaileak gogoratu duenez, ahots ugarik “Skolae Estatuan dagoen hezikidetza programarik onena eta aurreratuena” dela esan dute.

Jasotako kritikek “oinarri ideologikoa dute eta atzerakoiak dira”, esan du Aranoak. Era berean, programa Foru Gobernua urte luzez hezkuntza afektibo-sexuala landu gabe egon eta gero iritsi dela kritikatu du, eta denbora horretan esparruan egin diren ahaleginak hezkuntza komunitateari esker esan dela gogoratu du, Gozamenez programa, adibidez.

Polemika sortu duen gaiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu informazioa: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/programa-skolae