Osoigo politikariei galderak modu zuzenean egiteko sarea da eta bertan parte-hartzen duten politikarien artean Rafa Larreina dago. Orain, Osoigok pauso bat gehiago eman du eta Osoigo Forum deritzon ekitaldiak antolatzen hasiko da. Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, abuztuak 6, Donostiako Garoa Kultur Lab liburu dendan (Zabaleta kalea 36), eta bertan ere, Rafa Larreinak parte hartuko du, beste bost politikariekin batera politikarien eta herritarren arteko erlazioaz hitz egiteko. Gosari formatuko debatea izango da eta 10.00etatik 12.00ak bitarte iraungo du ekitaldiak.

Forum Osoigo cartel