Lorena Lopez de Lacalle, Eusko ALkartasunako Nazioarteko Politiken idazkariak HDP alderdiak Ankaran asteburu honetan egingo duen Biltzarrean parte hartuko du Europako Aliantza Librea –ALE- ordezkatzen.
Aste honetan bertan, EH Bilduko europarlamentariak HDPren ordezkaritzarekin bildu da Europar Parlamentuan. Kurdistanek giza eskubideen mailan pairatzen ari den erasoak salatu zituzten HDPko kideek. ISIS deiturikoak eta Turkiako Gobernuak egiten dituzte erasoak.
HDPko kideek Europar Batasunaren parte hartzea eskatu dute egoera horrekin amaitzeko. Zentzu honetan Biltzarrean parte hartzeak Kurdistanek bizi duen egoera lehenengo pertsonan ezagutzeko aukera dela azpimarratu du Lorena Lopez de Lacallek. HDP alderdiak “Kurdistango eskubide nazional eta giza eskubideen alde borroka egiteaz gain, Turkian estatu demokratikoa lortzearen alde ere lan egiten du”, Eusko Alkartasunako ordezkariak azaldu duenez.