Carlos Garaikoetxea lehendakariak “Euskadi: la transición inacabada” liburuan trantsizioari buruz egiten duen analisiaren balioa goraipatu du Bernardo Atxaga idazleak.
Felipe Gonzálezen aurka Espainiako unibertsitatea batean egindako protestaren harira, Garaikoetxeak duela hamabost urte, 2002an egindako salaketa gordin eta argia gogora ekarri du Atxagak. Liburuan Espainiako presidente ohiak GALekin izandako inplikazioari buruz hitz egiten du eta idazleari arraro egiten zio salaketa hori eta oso ondo idatzita bezala definitzen duen liburua bera garrantzi gehiago ez izatea.
Gonzálezek Carlos Andrés Pérez Venezuelako presidente ohiarekin bilera egiteko proposamena egin ziola 1983an gogoratzen du Garaikoetxeak liburuan. Gonzalezek borroka armatuaren arazoak tratatzeko aditua bezala aurkeztu zuen Pérez eta Garaikoetxeak ezetz esan zion, bere aurkariarekin zeukan harremanagatik eta jakin bazekielako Venezuelako euskaldunek ez zutela batere estimatzen.
Carlos Andrés Pérez errepresioa bortizki erabili zuen presidente izan zen bitartean, hildakoak eta desagertuak eragin zituen kanpainen bidez. Horrela konfirmatu zion Garaikoetxeari Venezuelan atzerriratua egondako Pello Irujo lankide eta lagunak.
GALeko ardurak non zeuden argi ikusten hastean Gonzálezek egindako proposamena eta “terrorismoaren aurkako borrokan” zeukan eredua burura etorri zitzaiola aitortzen du lehendakariak liburuko kapitulu hori amaitzeko.