Rafa Larreina Rafa Larreina EAren Harreman Instituzionalen idazkariak esan du alderdiko militanteen zati handi batek Ziarretak egungo presidenteak karguan jarraitzea nahi du.

Rafa Larreina EAren Harreman Instituzionalen idazkariak esan du alderdiko militanteen “zati handi batek” Ziarretak egungo presidenteak karguan jarraitzea nahi du.

ETBri eskainitako elkarrizketan Larreinak gogorarazi duenez, Ziarretak “oso argi” du kargua utziko duela hauteskundeetako porrotarengatik. Hala ere, Ziarretak “EAren barrutik herrialde honen alde lanean” jarraituko duela aurreratu du Larreinak.

Gainera, “subiranotasun poloaren” aldeko apustua berretsi du eta azpimarratu du “subiranotasun eta demokrazia testuinguruan” garatu beharko litzatekeela. Gainera, gogor gaitzetsi du “erabakitzeko eskubidea egoeraren arabera erabiltzea, EAJk egin duen moduan”.

PP-PSE Gobernua

Bestalde, Larreinak uste du Patxi Lopez lehendakari izendatzeko PP-PSE hitzarmena “arduragabetasun politiko larria” izango litzatekeela.

Azaldu duenez, “ezin da herrialde bat eraiki babes nahikorik gabe eta errealitate soziala kontuan izan gabe”.

Agintari politiko horrentzat, hitzarmen horrek ez luke EAEko hauteskundeetan gizartearen gehiengoak esandakoa kontuan izango, izan ere, “ez zuen aldaketaren alde bozkatu, gobernu abertzale baten aldeko apustua egin zuen”.

Lotura: Albistea EITB24n