Batzar Nagusiek gaur egindako Osoko Bilkuran aho batez onartu dute foru liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko sarean integratzeko prozesua eta bide horretan giza faktorea zaintzea eskatu du López de Lacallek.

EH Bilduko batzarkidea eta EAko Batzorde Eragile Nazionaleko kideak prozesua positibotzat baloratu du, “foru liburutegiak zabaltzea esan nahi duelako eta herrialdean irakurtzeko dauden aukerak ere handitzen direlako, kontsultak elebidun egiteko aukera egonda gainera”. Era berean, prozesua klangileentzat eta erabiltzaileentzat dituen zailtasunak azaleratu ditu.

Langileei dagokionez, lan zama handiagoa izango dutela eta sistema informatiko berrira egokitu beharko direla azpimarratu du López de Lacallek. Azken gaiari buruz, “formazioa erraztu egingo zaileta adostu da, baina formazioa bermatzea egokiagoa izango zen, aukera arduradun tekniko edo politiko baten esku ez uzteko”.

Gainera, erabiltzaileek liburu, musika eta ikusentzunezko eskaintza handiagoa izango dutela jakiteko informazio kanpainak egitea beharrezkoa dela uste du EH Bilduk, “baina ez dago horretarako diru partidarik”.