Senegalen lotuta dauden itsasontzien laguntza ere eskatu du

Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak Luis Planas Puchades Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari galdetu dio arrantza-ontzidiaren zati bat (atunontziak) erregai-litroko 20 zentimoko bonifikaziotik kanpo utziko duen”.

Idurre Bidegurenek gogorarazi du “gasolio-gastua kostuen zati handiegia dela”.” Hori dela eta, atunontzi batzuen egoera itogarria da, eta gogoratu behar da milaka pertsona eta familia sektore horren mende daudela. Beraz, jakin nahi nuke alturako flota diru-laguntzen onuradun gisa sartzeko asmorik dagoen”.

Bestalde, Idurre Bidegurenek Senegalekin sinatutako akordio komunitarioen egoerari buruz galdetu du. “Jakin dugu lau euskal ontzi Dakarreko portuan harrapatuta daudela. Itsasontzi bakoitzeko 13.000 € ordaindu dituzte lizentzia gisa, baina ezin dira arrantzara atera, Senegalek ez baititu lizentziak ematen lehendik zeuden akordioak bete gabe”. Europako laguntza heltzen ez bada Madrileko laguntzak aktibatzeko eskatu du.

Azkenik, Arabako Mahastiak/Viñedos de Álava Babestutako Jatorri Deituraren Erkidegoko Erregistroan inskribatzeko eskaerari buruzko espedientearen egoerari buruz galdetu du. Honen inguruan Ministeritzak gehiegi luzatu duen arren, ministroak Europara bidali dutela konfirmatu du.