Gaur Eusko Legebiltzarrean Alderdi Popularrak aurkeztutako ekimen baten inguruan eztabaidatu da, zehazki saltegiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2019ko ekitaldirako deialdia egiten duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren aginduan farmaziak kanpoan ez uztea eskatzen zen.

Eva Blanco EH Bilduko parlamentariak kontrako botoa jakinarazi du. “Goraipatzen dugu farmazia bulegotik eta elkargotik egiten den lana”, azaldu du lehenik. Edozein kasutan “turismo, merkataritza eta kontsumo sailak argitaratu duen agindu horren helburuak hauek dira besteak beste: gizartearen merkataritzari buruzko irudia eta pertzepzioa aldatzea, modernizazioa bultzatzea eta prestigio profesionala ematea. Baina, hurbileko saltokietan ez bezala, parlamentariak ez ditu behar horiek gaur egungo farmazietan ikusten. “Ezin da ukatu geroz eta hurbileko merkataritza gutxiago dagoela, eta mantentzen denak zailtasuna handiak dituela. Norbaitek ezagutzen al du itxi behar izan duen farmaziarik? Nik ez“, adierazi du.

“Kontu horiek aztertu ditugu, guk argi dugu nortzuk izan behar diren hurbileko laguntza honen onuradunak: hurbileko saltokiak. Ondorioz, eta agindua dagoen bezala ontzat ematen dugu.”