Lamena epaileak gazteak ustezko terrorismo delituagatik epaitzeko hartu duen temak batere fundamenturik ez duela salatu du alderdiak eta eskatu atxilotuak berehalakoan aske utzi ditzatela

Nafarroako Eusko Alkartasunak zorrotz eta ozen gaitzetsi du Altsasuko gertaerak terrorismo delitutzat jotzea eta modu gogorrean kritikatu du Lamena epailearen erabakia. Gazteak usteko terrorismo delituagatik epaitzeko hartu duen temak batere fundamenturik ez duela salatu dute eta jokabide obsesiboa erakusten duela. “Jarrera prebarikaziotik gertu dago, zorakeria hutsa da eta, sistema judizialaren zuzentasun eta proportzionaltasun balioak kolokan jartzen ditu.

Hain zuzen ere, alderditik ulertzen dute prozedimendu osoak profesionaltasuna gabezia islatzen duela, besteak beste, adinez txikiko gazteen identitateak publikatzerakoan eta atxiloketak egiteko moduan, zitazio judizialik gabe, nahiz eta aurretik borondatez deklaratzera joanak izan. Era berean, Eusko Alkartasuna uste du atxilotutako pertsona horien oinarrizko eskubide zibil eta sozialak urratu direla, epaitegi naturala ukatuz eta berme prozesalak ezbaian jarriz.

Guzti horregatik, Eusko Alkartasunak zentzutasuna eta inpartzialtasuna mantentzeko deia egin du eta, beraz, ezabatu daitezela terrorismo delituaren kalifikazio penala, itzuli dadila auzia Nafarroara eta berehalakoan utzi ditzatela gazteak aske.