Pello Urizar eta Sebas Colio Europako Aliantza Askeak Veneziako batzarrean EAk bultzatutako ekimenari emango dion babesa ezagutzera eman du Pello Urizarrek. Adierazi duenez, alderdi independentista guztiak bat datoz autodeterminazio eskubidearen onarpena lortzeko bide zibilak eta demokratikoak bakarrik erabiltzearekin. Hona hemen EAko idazkari nagusiaren hitzak:

Prentsaurre honetara deitu zaituztegu, Europako Aliantza Askeak ospatuko duen batzar nagusian aurkeztutako iniziatiba zuen helarazteko. Eusko Alkartasunak Euskal Herriak bizi duen egoera berezia aztertzeko asmoz mozio bat aurkeztu du eta ALE koalizia osatzen duten Europar mailako alderdi abertzaleek Euskal Herriko egoeraz mintzatuko bihar Venezian ospatuko den batzarrean.

Guk gaur egungo egoraren analisi bat aurkeztuko dugu asanblean eta helburua, Euskal Herriaren normalizazio eta gatazkaren soluzioaren bidean, betiere solik bide baketsu eta politikoak erabiliz, defendatzen dugun mugimendu soberanistaren beharraren inguruan mintzatzea da.

Bide honetan dugun areriorik garrantzitsuena ETA da. Pasa den astean Parisen emandako erahilketarekin, agerian jarri da ETAk hor jarraitzen duela eta Eusko Alkartasunatik esan dezakegun gauza bakarra ETAk prozesu honetan tokirik ez duela da. Ezker Abertzaleak egindako erreflexioarekin bat egiten baldin badu, argi eduki behar du soberan dagoela eta ez duela, inolaz ere, agente politiko moduan jokatu behar. Aldaketa politikoaren alde badago, bi eremuetara soilik murriztu behar du bere jarduera: presoen egoerara eta desarmera.

Hau garbi utzita, Eusko Alkartasunak eztabaida europa mailan zabaldu nahi du eta, biolentziarik gabe, soberanisten arteko indar metatze horren alde egingo du, ALE koalizioa sortze zeneko filosofiarekin bat datorrelako: “Eskubide guztiak persona guztientzako eta herri guztientzako”.

 

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna