Gaur Iruñan bildu gara Iparraldeko eta Hegoaldeko kulturaren ohorezko ordezkariekin batera, gure sustraien eta euskal kulturaren defentsaren konpromezu tinkoa adierazteko.

Adierazpen hau hemen, Nafarroan egiten dugu, ´lingua navarrorum´aren jatorria den lekuan eta gaur egun gure hizkuntza gehien erasotua den lurraldean. Zoritxarrez, gaur, Nafarroa, gure nortasuna errespetatua izan dadin herri bat eraiki nahi dugunon esfortzuaren eta irmotasunaren irudi eta adierazgarri garbia dugu.

Eusko Alkartasunakook euskal kultura eta euskara, Gizakien Ondare Unibertsalaren zati bat den hizkuntza, beste kulturetatik datozkion ekarpenekin aberastu behar den, baina aldi berean, zaindu behar den izaki bizia da.

Hala ere, espainiar nazionalismoaren hainbat sailetatik, gure kultura behin eta berriro erasotzen da. Besteak beste, ?Egunkaria?ren itxiera, gure abeslari eta zinemagileen adierazpen askatasuna isiltzeko egin dituzten ahaleginak ditugu, adibide gisa.

Kultur ezberdinen elkarbizitza ukatzen eta ezberdintasuna kriminalizatu nahi dutenen aurka. Hizkuntzak eta kulturak mugetan bihurtzen dituztenen aurka, guk, Eusko Alkartasunakook, ezberdintasunaren aldeko errespetua eta kultura ezberdinak izateko eskubidea aldarrikatzen dugu. Gure nortasunarekin bat bizitzeko dugun eskubide propia egikaritzeko aurkera aldarrikatzen dugu. Kulturen arteko harremanak sustatzearen garrantzia azpimarratzen dugu, harremanek denok aberasten gaituztelako, kulturek iraun dezaten, inoiz desagertu ez daitezen. Norberaren jatorriari eta nortasunari uko egiten dionak, bere izateari uko egiten diolako.

Ezin dugu geldirik egon gure kulturaren, gure herriaren adierazpen medio den hizkuntzaren, euskararen, aurkako erasoen aurrean. Batez ere hemen, Nafarroan, Euskal Herriaren bihotzean, gure kulturaren eta gure hizkuntzaren aldeko errespetua aldarrikatzen dugu. Nafar Administrazioan ?ama hizkuntza?ri oztopoak jartzen zaizkio gune ofizialetan eta bereziki kulturak babesteko eratu diren erakundeeetan. Haien hizkuntza bezala onartzen ez dutenek eta guk geure ama hizkuntzatzat hartzea nahi ez dutenek, ahalegin guztiak egiten dituzte euskara desagertu dadin.

Gure kulturaren aintzatespena (reconocimiento) lortzeko, denon artean indarrak batzea inoiz baino garrantzitsuagoa da.

Herrien Europaren eraikuntzaren aldeko gaudenok, tristura handiz ikusten dugu, euskera, katalana edo gallegoa bezalako hizkuntzei, ( miloika hiztun duten hizkuntzei) Estaturik gabeko nazioen hizkuntzak izateagatik, Europar Batasunak hizkuntza ofizialen statusa ukatzen diela.

Aldiz, lehen aipatutako hizkuntza hoiek baino askoz ere hiztun gutxiago duen hainbat hizkuntzari, letoniarrari, estoniarrari edo eslobenoarrari, alegia, europar jatorri-gutuna eman izan zaiola ikusi dugu, orain gutxi egindako Europar Batasunaren zabaltzearen ondorioz.

Hau onartezina da, 50 milio lagunek haien Estatutako ofiziala ez den hizkuntza hitzegiten dutenean. Zer motatako Europa eraikiko dugu, lehen eta bigarren mailako hizkuntzak eta kulturak daudela onartzen badugu?

Eusko Alkartasunean, beste Europa bat eraikitzea posiblea dela uste dugu. Kultura eta hizkuntza ezberdinek, maila berdinean, elkarrekin bizitzeko aukera duten Europa.

Horregatik, Eusko Alkartasunak:

- Euskara, katalana eta gallegoaren ofizialtasuna bultzatuko du, Europar Batasunean. Hiritarrek, haiek hautatuko erakundeengan jotzerakoan, haien ama hizkuntzan aritzeko eskubidea dutelako.

- Elkarbizitza lasai batean, gure kultura beste europar kulturekin lotzea. Beste kulturetatik datozkigun ekarpenak onartuz eta gure kulturatik beste europar kulturei gure ekarpen propioak egiteko dugun eskubidea bermatuz; inor kultura bat edo beste aukeratzera behartuta egon gabe.

- Hizkuntza eta kultura ezberdintasuna sustatu eta babestu, Europar Batasunaren esparruan, eskualdearteko kulturen nahastea erreztuz.

- Haien barnean hizkuntza aniztasuna onartzen ez duten Estatuei zigor klausulen ezarpena eskatzea. Europar Komisioak eta Europar Kontseiluak hizkuntza eskubideak Estatuen barne arazotzat hartzeari utz diezaiotela eskatuko dugu, jarrera horrekin hainbat Estaturen bortxaketei oneritzia ematen baitzaie.

Eusko Alkartasunak, Europako Herrien Aldekook, hizkuntza, herri eta nortasunen aniztasunaren alde gaude; gizatasunean, askatasunean, alkartasunean eta kultura aniztasunaren aldeko errespetuan oinarrituta dagoen Europa baten alde.

Fuente: Eusko Alkartasuna