Iker Rahona EH Bilduko batzarkideak hitz egin du gaur Batzordean, Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak Turismo Jasangarriaren Estrategiaren berri eman ostean.

Iker Rahonak azpimarratu du “aspaldi eskatzen ari ginela sektoreko estrategia zehaztuko zuen ibilbide-orri bat, eta badaukagula”. “Hasteko, proposamena positiboa da. Musika, plano teorikoan, ona dirudi. Orain ikusi behar zer gertatzen den inplementatu ahala”.

Iker Rahonak adierazi du pozten direla dokumentuan “jasangarritasunari ematen zaion garrantziaz”, bai eta “gobernantzaz” eta “lurralde kohesionatuaz” hitz egiteaz ere. “Egiteke dagoen erronketako bat eskualdeen arteko desberdintasuna desagerraraztea da, baita turismo sektorean ere”.

Gainera, Rahonak eskatu du mugarriekin batera denbora-kronograma zehaztea, horien betetze-maila aztertzeko.

Hala ere, aipatu ez den zehaztapen garrantzitsu bat egiteko beharra nabarmendu du: “erakarri nahi dugun turistaren profila”.