Egiptoko bake akordioa sinatu izana ospatzen dugu. Akordioak bake justu eta iraunkorra bermatzeko balio behar du, nazioarteko zuzenbidea errespetatzen duten bi Estatutan, Palestina eta Israelen, elkarbizitza baketsua bermatuko duena.
Hala ere, akordioko argazkian munduko hogei bat buruzagi agertzea, ezin da argazki populista eta hipokrita izan.
Israelek 30.000 palestinar baino gehiago hil ditu, borrokalariak ez diren gizonak, emakumeak eta adingabeak barne, eta buruzagi horietako askok ez zuten uste Israel genozidioa egiten ari zenik. Adibiderik nabarmenena Georgia Meloni Italiako Ministroen Kontseiluko lehendakariarena da, sarraskia gertatu eta bi urtera, terminoa saihesten jarraitzen baitu.
Ezin da izan 68.0000 pertsona baino gehiago akabatu dituen genozidio bat burutu edo baimendu dutenak, salbatzaile gisa agertzea gero argazkian, eta hori pairatu duenak berriz, herri palestinarra hain zuzen ere, erabat suntsitutako lur batera eta etorkizun oso zalantzagarriarekin itzultzen diren galtzaileak izatea.
Negoziatzaileen artean Euskal Herriko eta Irlandako bake prozesuan bitartekari izan zen Jonathan Powellen mailako pertsonak badaude ere, tamalez Egiptoko bake akordioak ez du palestinarren auzia konpontzen. Netanyahurekin bakea ezinezkoa izango da, eta ikusteko dago Israelgo herritarrek zer bozkatzen duten bi urte luze hauen ondoren. Hala eta guztiz ere, espero dugu, akordioa sinatzen den momentutik aurrera, bide sendo bat hastea, hau bezalako gatazka korapilatsu askatzen joateko eta hortaz, behin betiko bakean amaituko dena.





