EAk uste du Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia euskal gizarteak “berez” bizi duen egoera politiko berriaren ukazioa dela

Posted by Prentsa Bulegoa on Uzt 23, 2014 in Albisteak, Berriak

Eusko Alkartasunak uste du Auzitegi Konstituzionalak hartu duen erabakia, Bateragune kasuan auzipetutakoak kartzelan mantenduko dituena, sententzia politiko bat dela, Euskal Herrian eta euskal gizarteak “berez” bizi duen egoera politiko berria ukatzea beste helbururik ez duena.

Eusko Alkartasunak, bere garaian, salatu zuen Arnaldo Otegi, Harkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Rafa Díezen bidegabeko atxiloketa, haiek, ezker abertzaleak ere egin zuen moduan, bide politikoa onartzeko erabateko konpromezua hartu baitzuten.

EAk kartzelaratutakoei eta haien senitartekoei elkartasuna adierazten die. Modu berean, Eusko Alkartasunak dio: “Auzitegi Konstituzionalaren erabakia iraganaren oroitzapena dirudi, euskal gizartearen gehiengoaren nahia eta espainiar Estatuta urrundu direla agerian uzten duena”.

EAk uste du Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia euskal gizarteak “berez” bizi duen egoera politiko berri baten ukazioa dela

Posted by Prentsa Bulegoa on Uzt 23, 2014 in Albisteak, Berriak

Eusko Alkartasunak uste du Auzitegi Konstituzionalak hartu duen erabakia, Bateragune kasuan auzipetutakoak kartzelan mantenduko dituena, sententzia politiko bat dela, Euskal Herrian eta euskal gizarteak “berez” bizi duen egoera politiko berria ukatzea beste helbururik ez duena.

Eusko Alkartasunak, bere garaian, salatu zuen Arnaldo Otegi, Harkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Rafa Díezen bidegabeko atxiloketa, haiek, ezker abertzaleak ere egin zuen moduan, bide politikoa onartzeko erabateko konpromezua hartu baitzuten.

EAk kartzelaratutakoei eta haien senitartekoei elkartasuna adierazten die. Modu berean, Eusko Alkartasunak dio: “Auzitegi Konstituzionalaren erabakia iraganaren oroitzapena dirudi, euskal gizartearen gehiengoaren nahia eta espainiar Estatuta urrundu direla agerian uzten duena”.

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2019 European Elections - Gardentasuna