Juanjo Agirrezabala Juanjo Agirrezabalak BBKren, Kutxaren eta Vitalen erabakia deitoratu du, euskal gizartearen interesak lehenetsi eta gizarte-ekintza bermatuko lukeen benetako fusio bat egiteko aukera bat galdu delako.

Juanjo Agirrezabalak BBK, Kutxa eta Vitalen arteko akordioa deitoratu du, banku bat sortzea aurreikusten duen integrazio-prozesu bat abian jartzeko hitzarmen horrek kutxen bankarizazioaren arriskua dakarrelako, bai eta benetako fusio bat lortzeko aukera bat alferrik galtzea ere. EAko legebiltzarkideak fusio beroaren aldeko apustua berretsi du, euskal gizartearen interesak lehenetsi eta gizarte-ekintza bermatuko lukeen euskal kutxa indartsu bat sortu ahal izateko. Agirrezabalaren iritziz, horrexek izan behar du horrelako prozesu baten helburu nagusia, gizarte-ekintza babestea, eta ez bankarizazioa, etekinak soilik bilatzen dituena.

Jatorria: Eusko Alkartasuna