Lehendakariak trantsizioari buruz egindako analisia goraipatu du Atxagak

Posted by Prentsa Bulegoa on Aza 2, 2016 in Albisteak, Berriak

Carlos Garaikoetxea lehendakariak “Euskadi: la transición inacabada” liburuan trantsizioari buruz egiten duen analisiaren balioa goraipatu du Bernardo Atxaga idazleak. Felipe Gonzálezen aurka Espainiako unibertsitatea batean egindako protestaren harira, Garaikoetxeak duela hamabost urte, 2002an egindako salaketa gordin eta argia gogora ekarri du Atxagak. Liburuan Espainiako presidente ohiak GALekin izandako inplikazioari buruz hitz egiten du...

Read More

LOMCEren aurkako mobilizazioekin bat egin du Eusko Alkartasunak

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 26, 2016 in Berriak, Hezkuntza

Egunean zehar ikasle sindikatuek eta guraso elkarteek antolatu dituzten LOMCEren aurkako mobilizazioekin bat egin du Eusko Alkartasunak. Alderdi abertzalearen aburuz, LOMCEren aplikazioa “atzerapena” da hezkuntza arloan eta, are gehiago, Euskal Herrian, non hezkuntza “puntakoa” den. Horregatik, EAk Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die “ahal duten guztia” egin dezatela Hego Euskal Herriko eskoletan hezkuntza lege berria...

Read More

Déjà vu II

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 23, 2016 in Albisteak, Berriak

Euskal Herriaren hurbileko historia markatu duen astearen bosgarren urteurrenean déjà vu bat bizitzen ari ginelako sentsazioa genuela, 2011rako buelta alegia, esaten genuen aurreko astean. Aste honetan sentsazio hori handitu egin da, iraganerako buelta egin dugu Altsasuri begira eta izugarri handitu diren gertakizunen bidez. Altsasun gertatutakoa ez dago batere argi: pertsona bati eraso egin ziotela eta medikuaren arreta behar izan zuela, hori...

Read More

Déjà vu

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 16, 2016 in Albisteak, Berriak

Euskal Herriaren egungo egoera politikoa markatu duen astearen bosgarren urteurrena beteko da datozen egunetan: 2011ko urriaren 17an Aieteko Adierazpena sinatu zen eta 20an ETAk bere jarduera armatua behin betiko uzten zuela adieraz izuen. Gure historia hurbila markatu zuten egunak dira, baina egia da gaurtik ikusita 2011ean uste genuena baino dezente gutxiago aldatu dela egoera. Estatu frantsesean ETAren zulo bat aurkitu dutenaren berria,...

Read More

Eusko Alkartasunak salatzen du

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 14, 2016 in Albisteak, Berriak

Preso gaixoen kaleratzea eskatzen duen manifestazioarekin bat egiten du alderdiak Sarek “Yo denuncio/Nik salatzen dut” kanpainaren barruan preso gaixoen kaleratzea eskatzeko antolatu duen manifestazioarekin bat egiten du Eusko Alkartasunak. Manifestaziora joateko deia egin dio alderdi abertzaleak bere militantziari eta Pello Urizar, idazkari nagusiak ere parte hartuko du. Legea bete dadin eskatzeko kalera atera beharraren bidegabekeria salatu...

Read More

Proba egina dugu dagoeneko

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 9, 2016 in Albisteak, Berriak

Dena asmatuta dagoela esan ohi da eta, EAEren gobernabilitateari buruz ari bagara, hala da: mahai gainean dauden aukerak probatu ditugu dagoeneko. EAJk PSEren babesa bilatu dezake, aukera bat da eta ez berria. Izan ere, EH Bilduri 18. eserlekua eman zion Bizkaiko azken aulki horren dantza eman ez balitz, EAJk ez luke zalantzarik izango. Baina horrek ez du esan nahi Euskal Herriaren zati honetarako ona izango zenik, norabiderik gabe doan PSOEren...

Read More

- - - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna