Egunean zehar ikasle sindikatuek eta guraso elkarteek antolatu dituzten LOMCEren aurkako mobilizazioekin bat egin du Eusko Alkartasunak. Alderdi abertzalearen aburuz, LOMCEren aplikazioa “atzerapena” da hezkuntza arloan eta, are gehiago, Euskal Herrian, non hezkuntza “puntakoa” den. Horregatik, EAk Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die “ahal duten guztia” egin dezatela Hego Euskal Herriko eskoletan hezkuntza lege berria aplika ez dadin. Zentzu horretan, hezkuntza kalitatea bermatzeko garaian sistema propioaren garrantzia azpimarratu du EAk eta, horregatik, hezkuntzaren inguruan akordio baten beharra mahaigaineratu du.