Eusko Alkartasunak atxikimendu osoa adierazi dio larunbat honetan, Donostian, arratsaldeko 17:30ean, izango den erraustegiaren aurkako manifestazioari. Eusko Alkartasunak bat egiten du EAJ-PSEren Foru Gobernuak aurrera eraman nahi duen erraustegiaren aurka altxatu den gizarte-mugimenduarekin. Alderdi abertzaleak azpimarratu duenez, Gipuzkoan “gehiengo sozial eta sindikal anitza” agertu da proiektuaren aurka. Zentzu honetan, EAk Foru Aldundiari...
Gatazkaren ondorioak eta ohitura zaharrak
Iruñean larunbatean gertatutakoak edo Unibertsitatean hiru egun jarraian egindako sabotaiek zorionez iraganean geratu diren garaietara begira jarri gaituzte. Pertsona talde txiki batek –gutxiengoa izatera ere ez dira iristen- Estatu espainolari interesatzen zaion parametro berdinetan mantentzeko ahaleginak egiten ari dira, hau da biolentziak dirauela, intentsitate baxuan bada ere. Jarduera horrek ez du inolako zilegitasunik Euskal Herrian eta,...
Piarres Xarriton, agur eta ohore
Pierres Xarriton, Eusko Alkartasunako sortzaileetako baten heriotzarengatik samina agertu du alderdiak. Xarriton, Iparraldeko Eusko Alkartasunako presidentea izan zen, baita kargu publikoa ere, eta alderdiari egindako ekarpenarengatik omenaldia jaso zuen duela urte batzuk. Kultura handiko gizona, euskaltzaina izan zen eta bere herria ondo ezagutzen zuen, eta politika eta hizkuntzarekin konpromiso sendoa izan zuen. Bizitzan zehar eta idatziz...
ETAren armagabetzeko erabakiak ardura exijitzen die alderdi eta instituzioei
Eusko Alkartasunaren ustez ETAk behin betiko armagabetzearen inguruan hartu duen erabakiak, datorren apirilaren 8an gauzatuko dena, “ardura eskatzen die alderdi eta erakundeei”. Eusko Alkartasunaren iritziz, armagabetzea berri “positiboa da, gizarteak orain dela denbora asko espero zuena”. Eusko Alkartasunak “armagabetzearen alde lan egin duten gizarte zibileko pertsonei” eskerrak eman nahi dizkie, “zeintzuk testuinguru zail batean lan egin...
Mas, Rigau eta Ortegaren zigorra politikaren judizializazioaren adibide berri bat da
Eusko Alkartasunaren ustez, Auzitegi Konstituzionalak azaroaren 9ko kontsultarengatik Artur Mas, Irene Rigau eta Joana Ortegari ezarri dien zigorra Estatuak Kataluniako prozesu subiranistaren aurka martxan jarri duen estrategiaren barruan kokatzen da, berau “lehertu eta zilegitasuna kentzeko” helburuarekin. Alderdi abertzalearen iritziz, Estatu espainiolean “ez dago botereen arteko diferentziarik, Botere Judiziala eta Botere Betearazlea...
Bidegabezko konparazioak
Aldiro bidegabezko konparazioetan oinarritutako polemikak sortzen dira. Oraingoan, polemika hori EITBko programa baten bueltan, zeinetan, grazia gehiago edo gutxiago duten topikoetan oinarriturik, hegoaldean ditugun gure bizilagunen inguruko euskaldunon iritzia agertzen den. Gaiak dimentsio berezia hartu du eta jende askok agertu duen umore selektiboa mahaigaineratu du. Honetan, gainera, pertsona bat bereziki kaltetua izan da, Miren Gaztañaga...





