Europaren etorkizuna

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 25, 2017 in Albisteak, Berriak

Europar Batasunaren sorrera posible egin zuten akordioen 60. urteurrena oso une kritikoan dator. Errefuxiatuen krisia, xenofobia kutsua duten alderdi populisten hazkundea, integrismotik bultzatutako erasoak, Ongizate Estatuaren eta eskubide sozialen murrizpenak, eta amaitzen ez den krisia kezka handia dira. Eusko Alkartasuna Europar Batasunean sinisten duen alderdia denez, krisi hau erronka bihurtu nahi du, batasunaren baitan dauden herrien...

Read More

Gatazkaren ondorioak eta ohitura zaharrak

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 18, 2017 in Albisteak, Berriak

Iruñean larunbatean gertatutakoak edo Unibertsitatean hiru egun jarraian egindako sabotaiek zorionez iraganean geratu diren garaietara begira jarri gaituzte. Pertsona talde txiki batek –gutxiengoa izatera ere ez dira iristen- Estatu espainolari interesatzen zaion parametro berdinetan mantentzeko ahaleginak egiten ari dira, hau da biolentziak dirauela, intentsitate baxuan bada ere. Jarduera horrek ez du inolako zilegitasunik Euskal Herrian eta,...

Read More

Piarres Xarriton, agur eta ohore

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 17, 2017 in Albisteak, Berriak

Pierres Xarriton, Eusko Alkartasunako sortzaileetako baten heriotzarengatik samina agertu du alderdiak. Xarriton, Iparraldeko Eusko Alkartasunako presidentea izan zen, baita kargu publikoa ere, eta alderdiari egindako ekarpenarengatik omenaldia jaso zuen duela urte batzuk. Kultura handiko gizona, euskaltzaina izan zen eta bere herria ondo ezagutzen zuen, eta politika eta hizkuntzarekin konpromiso sendoa izan zuen. Bizitzan zehar eta idatziz...

Read More

ETAren armagabetzeko erabakiak ardura exijitzen die alderdi eta instituzioei

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 17, 2017 in Albisteak, Berriak

Eusko Alkartasunaren ustez ETAk behin betiko armagabetzearen inguruan hartu duen erabakiak, datorren apirilaren 8an gauzatuko dena, “ardura eskatzen die alderdi eta erakundeei”. Eusko Alkartasunaren iritziz, armagabetzea berri “positiboa da, gizarteak orain dela denbora asko espero zuena”. Eusko Alkartasunak “armagabetzearen alde lan egin duten gizarte zibileko pertsonei” eskerrak eman nahi dizkie, “zeintzuk testuinguru zail batean lan egin...

Read More

Bidegabezko konparazioak

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 12, 2017 in Albisteak, Berriak

Aldiro bidegabezko konparazioetan oinarritutako polemikak sortzen dira. Oraingoan, polemika hori EITBko programa baten bueltan, zeinetan, grazia gehiago edo gutxiago duten topikoetan oinarriturik, hegoaldean ditugun gure bizilagunen inguruko euskaldunon iritzia agertzen den. Gaiak dimentsio berezia hartu du eta jende askok agertu duen umore selektiboa mahaigaineratu du. Honetan, gainera, pertsona bat bereziki kaltetua izan da, Miren Gaztañaga...

Read More

Paper aldaketak, sistema aldaketak

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 8, 2017 in Albisteak, Berriak

Beste urte batez, emakumeen eskubideei buruz hitz egiteko eguna da martxoaren 8a. Eta behin baino gehiagotan esandakoa ez errepikatzea zaila dela ikusten dugu, teorian berdintasunaren auzian aurrerapauso handiak egon diren arren, benetako aurrerapausoak oso gutxi dira. Legeak emakumeak eta gizonak berdinak garela esan arren, bizitza, egunerokotasuna ezberdina da batzuk et abesteentzat. Eta batzutan zailagoa da hori gaur egun ikustea aurreko...

Read More

- - - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna