Bizkaikoako Aholkularitza Batzordeari buruzko hausnarketa egiteaz gain bere jarduerarako baliabideak eskatu du Meritxell Elgezabalek. Bizkaikoa, kultur ondareari buruzko kudeaketa eta zabalpenerako Diputazioaren Aholkularitza Batzordeari buruzko eztabaida egon da gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan, sortu zeneko helburuak bete ez direlakoan eta bere jarduera eta etorkizunari buruzko hausnarketa egitea onartu egin da.

Elgezabal, EH Bilduko batzarkideak argi utzi du “Aholku Batzordeak ez dituela sorrerako helburuak bete, eta ez dela eraginkorra izan”. Azkarragoa eta eraginkorragoa izan dadin proposatzen zuen ekimenaren aurrean, eskaera zabaldu egin du batzarkideak, “antolaketa bera, konposaketa, maiztasuna eta baliabideak ere” aztertu daitezen eskatuz.