Maiorga Ramirez EH Bildu Nafarroako parlamentariak koalizioaren abstentzioa defendatu du Navarra Sumak e-Sports edo kirol elektronikoen inguruan aurkeztutako ekimenean. Bertan Nafarroako Gobernuari gaiaren inguruko Plan Estrategiko bat diseinatzeko eskatzen zaio.

Maiorga Ramirezek adierazi du “errealitate bat” dela eta “bultzatu egin behar” dela, “aukera ekonomiko bat” dela eta “arautu egin behar” dela. “Baina mozio horrek ez du ekarri behar den alde kritikoa”.

“Bideojoko horien abusuak izan ditzakeen alde negatiboei buruzko hausnarketa ere beharrezkoa” dela esan du, Legebiltzarrean hainbat elkartek adierazi duten bezala.

Horregatik guztiagatik, Maiorga Ramirezek “jarduera horren garapena arautzeaz gain, erabiltzaileei teknologia horiek behar bezala erabiltzeko prestakuntza ematea ere eskatzen du”. “Guztiak du bere alde ona, baina baita prestakuntza desegokiaren edo erregulazio eskasaren ondoriozko arriskuak ere”.