Eusko Jaurlaritzak ´sindikatuen eta bereziki gehiengo sindikalaren aurka jotzeko plangintza zehatza´ duela zioen atzo Elorrietak. Atzo Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak zioen ´Eusko Jaurlaritzak sindikatuen eta bereziki gehiengo sindikalaren aurka jotzeko plangintza zehatza´ duela, eta kritika horiek ez zaizkio bidezkoak iruditu Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Gizarte Segurantza eta Lan sailburuari, ´batere frogarik gabeko kritikak direlako´. ´Adostasunaz bilatzeko sindikatuekin hitz egiteko prest´ dago Jaurlaritza, ´eta hori ederki asko daki Elorrietak´, Azkarragak esan duenez. Jarrera horixe izateko eskatu dio ELAri. ´Zer gertatzen da? Sindikatu batek hitz egiterik nahi ez duenean edo osasun edo laneko segurtasun arloez beste sindikatuekin batera bileretan parte hartu nahi ez duenean sortzen dela arazoa´. Sailburuaren ustez, ELAk Jaurlaritzarekiko daukan jarrera nolakoa den erakusten dute atzoko kritikek. Hala ere, Azkarragak esan du ez duela nahi ´etengabeko ika-mikan´ hasterik harekin.

Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Joseba Azkarraga